Aurten be euskeraz biziteko gogoa arin-arinka adierazoteko aukerea izango da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ira. 18a, 00:00

Laugarren aldiz ospatuko dira aurten Euskeraz bizi nahi dot herri-lasterketak. Ekimen honek, euskeraz biziteko nahiaren inguruan alkarlana bultzatzea dau helburuetako bat, aurreko edizinoek agirian itxi daben moduan. Horregaitik, euskalgintzeagaz batera, herri bakotxean kirol munduko eragileak ibili dira antolatzaile lanetan. Aurtengo lasterketak asteburu honetan hasi eta abendura bitartean egingo dira hainbat herritan eta Kontseiluak herritarrak animau nahi ditu lasterketok antolatu eta parte hartu deien.

Herri-lasterketon bitartez, euskeraz biziteko gogoa sustatzeaz gan, kirola egitearen garrantzia, talde lana eta beste hainbat gai lantzen da. Azken hau nabarmendu dabe aurreko urteetan lasterketak antolatu dituen lagunek, izan be, herrian eta alor desbardinetan lanean dabilzan talde zein norbanako alkarlanean jarduteko aukera parebakoa eskaintzen dabe lasterketek. Kontuan hartu, hainbat lekutan, kirol arloan dabiltzan eragileen eta euskalgintzearen arteko harru-emonak sendotzea ekarri dau.

Gauzak holan dirala, lehen lasterketea Barakaldon izango da, bihar bertan, hilaren 19an. Goizeko 11:30ean hasiko da Errontegiko auzoan. Amaitzean, herritar guztiei zabaldutako tonbolea egongo da. Hilaren 26an, barriz, beste hitzordu batzuk egongo dira. Iruñean, berbarako, San Frantzisko plazan da hitzordua. Goiza helduen lasterketeagaz hasiko da, 10:30ean. Umeentzako ibilbide egokituak be izango dira eta lasterketak helduena behin amaituta hasiko dira. Informazino gehiago eskuratzeko, www.irunekoeuskalgintza.org webgunera jo daiteke.

Egun berean, irailaren 26an, Mungian be hitzordua dago euskeraz biziteko nahia daben guztientzako, arin-arinka egiteko. 11:45ean, Euskal Pizkundea etorbidean emongo jako hasierea egitarauari. Bertsolariak, adierazpenaren irakurketea, sarien zozketea... Informazino gehiago Mungiako euskera zerbitzuan eskatu daiteke: euskera@mungia.org helbidean edo 946749089 telefonoan.

Markina-Xemeinen, barriz, Arretxinaga auzoan da hitzordua, 27an, domekan, 16:45etik aurrera. Informazino gehiago euskera zerbitzuan eskuratu daiteke.

Osorik irakurri