Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak antolatu dabe Sopelako Lasterketa Nudistea XVI. Patxi Ros Saria. Datorren urriaren 4an, domekan, korriduko da lasterketea, eguerdiko 13:30etik aurrera, Barinatxe Hondartzan.
Kontuak kontu, lasterketa bi izango dira: bata testimoniala (kilometro 1) eta bestea lasterketa absolutua (5 kilometro). Saria jasoko dabe lasterketa absolutuko lehen hirurek. Horrezaz gan, oparitxua jasoko dabe partaide guztiek eta domina bana umeek.
Parte-hartzaileek biluzik egin behar dabe lasterketea, halan da be, nahi izan ezkero, txapela, eguzkitarako betaurrekoak, galtzerdiak eta oinetakoak jantzi ahal izango ditue. Arau hori beteten ez dauen parte-hartzailea berehala deskalifikauko dabe eta antolatzaileek lasterketatik kanpora eroango dabe.
Izena emotea (dobakoa) lasterketearen egunean egingo da, Barinatxe hondartzan. Nazinoarteko kutsua izango dau lasterketeak, orain arte izena emon dabelako hiru britainiar, frantses batek, italiar batek, irlandar batek eta alemaniar batek.