Bilboko Orkestra Sinfonikoak Sorian joko dau barikuan eta zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ira. 25a, 00:00

Soriako Musika Udazkena izeneko jaialdian joteko gonbidapena jaso dau BOSek eta kontzertu bi eskainiko ditu Gaztelako uri haretan, bata barikuan eta bestea zapatuan. Emonaldi bakotxerako errepetorioa desbardina da. Karl Sollak izango da zuzendari. Ibilbide luzeko jaialdia da Soriakoa eta BOSek berak aurretik be parte hartu izan dau inoz.

Bilboko Orkestra Sinfonikoak azaldu dauenez, emonaldi bikotxa daukie programauta Sorian. Bertako Musika Udazkenak zikloak 23. edizinoa beteko dau eta BOSek aurreko ekitaldi batzuetan be parte hartu izan dauen arren, aurtengoa berezia izango da. Izan be, Soriako jaialdiak EFFE Label saria jaso dau, Europako musika jaialdien lehiaketearen barruan. Hortaz, nazinoartean entzutea lortu dauen ekitaldi baten izango da Bilboko taldea.

Barikuan eta zapatuan emonaldi bi eskainiko ditu BOSek. Bakotxerako errepetorio berezitua preparau dabe. Karl Sollak izango da zuzendari egun bietan. Barikuan, hilak 25, Manuel de Fallaren eta Mahlerren piezak joko ditue. Josu de Solaun pianoan ibiliko da emonaldi horretan.

Zapatuan, hilak 26, Mozart izango da errepertorioaren ardatza. Konpositore austriarraren hainbat pieza joko ditu BOSek (36. sinfonia, Exultate, jubilate eta Mezea Do maiorrean). Olatz Saitua sopranoaren, Maite Arruabarrena  mezzosopranoaren, Luis Damaso tenorearen eta Fernando Latorre baxuaren ahotsek parte hartuko dabe orkestreagaz pieza horreetan, baita Asturiaseko Printzesa Fundazinoaren Abesbatzakoek be. Josu de Solaun barriro egongo da pianoan.

Osorik irakurri