Ondarearen Europako Jardunaldien aurtengo ardatza burdinea da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan, Bilbon, gai horri heldu deutsie. 'Burdinazko begiradak' izenburuko erakusketearen bidez, 14 argazkilarik metal horri ataratako argazkiak batu ditue. Artisten ikuspuntuari esker, burdineari balio eta esanahi barriak topetan jakoz. Erakusketea zemendiaren 7ra arte dago ikusgai.
Burdinearen inguruan 14 artistak egindako 42 argazki dira erakusketearen oinarria. Izan be, Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu dauenez, burdinea Bizkaiari lotutako minerala da, bertako herri, uri eta personei. Gure ondarean gehien agertzen diran materialen artean dago. Gure lurraldea burdinaz egindako lurraldea da, adierazo dau Lorea Bilbao kultura diputaduak inaugurazino ekitaldian.
Ondare Aretoko erakusketan, burdineari beste dimensino bat emoten jako. Izan be, argazkilarien begiradearen bidez, beste balio batzuk, burdinearen beste dimensino bat agirian geratzen da, subjektiboagoa, sotilagoa, erakusketako arduradunen esanetan. Argazkilari bakotxak modu baten egiten dau behar eta danen artean mosaiko zoragarria osotuten dabe, ganeratu dabe.
'Burdinazko begiradak' zemendiaren 7ra arte egongo da ikusgai Bilboko Ondare Aretoan (Maria Diaz Harokoaren kalean). Astelehenetik barikura, goiz eta arratsalde bisitau leiteke aretoa, zapatu goizetan be bai.