Ahotsenea gunearen izen-emotea urriaren 1ean zabalduko da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ira. 28a, 00:00

Aurten sormen-lan bat plazaratu daben sortzaileek urriaren 1etik aurrera izango dabe aukerea Ahotsenea gunean izena emoteko. Azokako ganerako espazioetarako irailaren 21ean edegi eben izena emoteko aukerea, eta, oraingoan, Ahotsenearen txandea helduko da.

Izen-emotea goizeko 09:00etan zabalduko da, eta aurreko urteetan legez, baldintza bi baino ez dira behar: batetik, euskeraz sortutako lanak izatea eta, bestetik, 2015ean argitaratutakoak izatea.

Azokako ganerako guneetan ez bezela, Ahotsenean parte hartzeko eskaerak e-posta bidez egin beharko dira: info@ahotsenea.net helbidera mezuak bialduz. Eskaerak ezarritako egun eta ordutik aurrera egin beharko dira, ez lehenago. Eskaerea egitean ahotsenea.durangokoazoka.eus web orrian eskuragai dagoan fitxa teknikoa beteta atxiki beharko da.

Lanak zuzenekoen (kontzertua) edo barriketaldien (solasa, errezitaldia, performancea, akustikoa...) bidez aurkeztu ahal izango dira. Sortzaile bakotxak 30 minutu izango ditu aurkezpen bakoitza egiteko.

Dudarik izan ezkero, info@ahotsenea.net helbidera idatzi edo 615 705 852 telefono-zenbakira deitu daiteke.

Osorik irakurri