The Abercrombie Quartet 365 Jazz Bilbao zikloan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ira. 30a, 00:00

Bilbao 700 Fundazioak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao zikloaren aretoetako zortzigarren denporaldia urriaren 6an hasiko da Bilboko Alkarte Filarmonikoan, 20:00etan, jazzaren munduan urte piloa daroazan laukote bategaz: The Abercrombie Quartet taldeagaz, hain zuzen be. Antolatzaileek jakinarazo dabenez, New Yorkeko semea dan John Abercrombie da taldeko liderra.

Aspaldi hasi zan musikearen munduan, 40 urtetik gora daroaz eta ia 50 disko argitaratu ditu. Abercrombie jn.a ohikoak ez diran soinuak batzen dituan jazzaren maisua da gitarrea joten. Ikertzaile nekagatxa, jazzaren tradizinoan dabil beharrean, eta ganera, munduan zehar hainbat kontzertu eskaini eta birak egiten ditu.

ECM etxeagaz jarraitzen dau grabetan, azken 30 urteetako hartu-emonei eutsiz. Modu honetan, jazz musikarik onena Bilbora itzuliko da Bilbao 700 Fundazinoaren eskutik eta kontzertu parebakoak izango dira urte osoan uriko areto eta hoteletan.


365 Jazz Bilbao

365 Jazz Bilbao zikloa soinu-unibersoa da eta mundu mailako musikari onenak hurreratzen deuskuz. Programea zabala izaten da, proposamen klasikoak eta esperimentalenak, baita antzeztokiak be, bertan bat egiten dabe tokiko nahiz nazinoarteko taldeek eta jazz munduko izar ospetsuek.

Zikloak zortzi urteko ibilbidea dauka eta, denpora horretan, publikoaren fideltasuna eta uriko kultura eta aisialdi eskaintzearen barruan sendotzea lortu dau.

Osorik irakurri