Bilboko Funikularraren mendeurrenaren harian, ekitaldi partidea antolatu ditue Kastañosko Salbatzaile Dantza Taldeak, Bonifazio Kultur Alkarteak eta Artxanda Plataformeak, Bilboko Udalaren, Artxandako Funikularraren eta Uribarriko Aldapan Gora taldearen laguntzinoagaz.
Helburua da funikularrak 1915eko urriaren 7an egin eban lehenengo bidaia gogoratzea, eta aldi berean, aitatutako auzoen bizimoduagaz hain lotuta dagoan garraiobide berezi honen momentu batzuk berreskuratzea. Datu legez baino ez bada be, 488.407,30 pezetako inbersinoagaz jarri zan abian zerbitzua (egungo 2.935,39 euro ingurugaz).
Kontuak kontu, argazkien erakusketea, bideoak, berbaldiak, lehiaketak eta erromeria bat be antolatu ditue, inguruko auzokideei ospakizun horren inguruan batzeko aukerea emoteko. Horregaitik, argazkien erakusketea, bideoak, berbaldiak, lehiaketak eta erromeria bat be antolatu ditue, inguruko auzokideei ospakizun horren inguruan batzeko aukerea emoteko.
Egitaraua
Jardueren egitaraua datorren domekan, urriaren 4an, hasiko da Kastañosetik eta Uribarritik ibiliko dan kalejireagaz, (Salbatzaile Dantza Taldeko jantzariek eta fanfarriak girotuta) eta Artxandarako igoereagaz funikularrean. Horretarako, Kastañosko auzokideak Funikularreko plazan batuko dira 11:00etan, 1900. urteko jantziakaz (talde antolatzaileek eskatuta) eta funikularraren erreplikeagaz Uribarriko plazara abiatuko dira, horko jaietan parte hartzeko eta bertokoak be batu daitezan.
Eguerdiko 12:30ean, barriro Funikularreko plazan, nahi daben persona guztiek funiri agurra jantzan egingo deutsie, eta 13:00ean Artxandara igoten hasiko dira, jakina, funian. Artxandako Funikularrak mendeurrenaren ospakizunakaz bat egin eta igoteko etenbako eta dobako zerbitzua eskainiko dau. Bertan kalejireagaz eta poteoagaz jarraituko dabe.
Bestalde, barikuan, urriaren 16an, 18:00etan, auzokideek itxitako Kastañosko aspaldiko argazkien erakusketea inaugurauko da auzoko tabernetan eta dendetan. Ordu erdi geroago, argazkiak eta bideoak proiektauko ditue auzo etxean, eta 19:00etan, funikularraren historiari buruzko berbaldia izango da, Joseba Barrioren eskutik.
Azkenik, zemendiaren 22an, domekan, 12:00etatik aurrera, Funikularreko plazan eta Artxandan kanpoko margo eta argazki lehiaketea izango da, Artxanda Plataformeak antolatuta. Ondoren, 19:00etan, erromeria handia izango da Artxandako patinaje pistan, Salbatzaile taldearen eskutik.
Jardueren egitarau honegaz batera, Bilboko Udalak be hainbat ekitaldi antolatuko ditu urriaren 7an, eguztenean, funikularraren lehenengo bidaia ospatzeko.