Manu Goioganak irabazi dau Elgoibarko final zortzirena

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urr. 5a, 00:00

Elgoibarren jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final zortzirena. Manu Goiganak lehen postua lortu eta zuzenean final laurenetarako txartela eskuratu dau. Haren atzetik, Oihana Iguaran eta Manex Mujika sailkatu dira, hurranez hurran. 210 bertsozale hurreratu ziran saioa entzutera Elgoibarko Herriko antzokira. Hurrengo astegoienean Arrasaten eta Andoainen izango dira lehen faseko azken bi saioak.

Manu Goioganak irabazi dau Elgoibarren jokatu dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren saioa. Elgoibarren lortu dauen lehen postuari esker, Goiogana zuzenean sailkatu da zemendiaren 8an Eskoriatzan jokatuko dan final laurenetako saiorako, Unai Agirre, Beñat Lizaso eta oraindino erabakiteko dagozan beste hiru bertsolarigaz.

 
Elgoibarreko sailkapena

Manu Goiogana Bengoetxea     428
Oihana Iguaran Barandiaran     423,5
Manex Mujika Amunarriz         417,5
Unai Muñoa Amundarain        407,5
Iñigo Gorostarzu Etxebeste     403
Iban Urdangarin Lardizabal     397,5


Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak hurrengo astegoienean izango dau final zortzirenetako fasearen amaierea. Bi saio jokatuko dira; zapatuan Arrasateko Amaia antzokian Eneritz Artetxe, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Aratz Igartzabal, Iñaki Gurrutxaga eta Felix Zubiagaz.

Domekan, barriz, Andoaingo Bastero kulturgunean izango da lehen faseko azken saioa. Bertan izango dira Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Jokin Uranga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Bi saiook arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.

Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Osorik irakurri