Urriaren 16an egingo da 'Piarres Larzabal sortzearen mendeurrena (1915-2015)' jardunaldia Baionan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urr. 5a, 00:00

Datorren martitzenean, urriaren 6an, Euskaltzaindiak Piarres Larzabal sortzearen mendeurrena (1915-2015) jardunaldia aurkeztuko dau. Jardunaldia Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolatu dau eta Larzabalek kulturgintzan eginiko ekarpenaz gogoetea egitea dau helburu. Aurkezpena Akademiaren Baionako ordezkaritzan egingo da, goizeko 11:00etan.

Piarres Larzabal idazlea 1915. urtean sortu zan Azkainen. Oso gazte hasi zan idazten eta hainbat aldizkaritan idatzi eta kolaborau eban: Eskualduna, Herria, Gure Herria, Enbata, Othoizlari, Aintzina. Edozelan be, batik bat antzezlanak idatzi zituan (ehunen bat) eta antzerki-lan horreei esker, antzerkigile lez lortu eban osperik handiena. Larzabalen antzerkigintzeak eragin handia izan eban 60ko hamarkadan, baita hurrengo hamarkadatan be.

Enbata mobimentu abertzaleko kide izan zan, eta duda barik, euskaltzaletasunaren eta abertzaletasunaren suspertzeak eragina izan eban haren antzerkigintzan, eta horregaitik, antzezlan askotan euskaltzaletasuna edo herritartasuna izan zituan berbagai.

Euskaltzain oso izan zan, 1963an izentaua.

Baionan egingo dan aurkezpenean ondokoek egingo dabe berba: Xarles Videgain Euskaltzaindiaren buruorde eta Iparraldeko ordezkaria eta Jon Casenave Literatura Ikerketa batzordeko kidea.

Piarres Larzabal sortzearen mendeurrena (1915-2015) jardunaldia urriaren 16an egingo da Baionan, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibersidadean.

Osorik irakurri