Britainia Handiko Bachtrack atariak egin dau galdeketa erraldoia mundu zabaleko zaleen artean. Botazinoetarako sasoia amaituta, atari horrek azaldu dau, zaleen arabera Irlandako RTE orkestrea dala gogokoena eta JoAnn Fallettak irabazi dau zuzendarientzako saria. Bilboko Orkestra Sinfonikoa zazpigarren lekuan geratu da. Igazko lehiaketan hamaikagarren izan zan BOS eta, beraz, lau postu egin ditu gora.
Musikan adituak diran personen epaimahai batek aukeratu ditu botazinoan parte hartu daben orkestrak. Zerrenda horretatik, nahi izan daben zale guztiek orkestra baten aldeko botua emoteko aukerea euki dabe hilabetez. Urriaren 1era arte egon da botazinoan parte hartzeko epea zabalik eta astelehen iluntzean emon dabe behin betiko emoitzea.
Zerrenda horretan egon da Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta lehenengo hamarren artean sartzea lortu dau. Publikoaren botuek zazpigarren lekura eroan dabe BOS. Emoitza ona da hori, izan be, igaz be lehiaketan egon zan BOS eta beherago amaitu eban, hamaikagarren. Datorren urterako gogotsu dagoz BOSeko arduradunak. Azaldu dabenez, munduko orkestra gogokoena bihurtu nahi dabe 2016an.
Bachtrack atari espezializaduak antolatzen dauen lehiaketearen helburua publikoaren gustuak neurtzea da. Jenteak orkestra bakotxari deutson maitasuna eta sortzen daben ikusmina neurtzen da. BOSeko arduradunek eskerrak emon deutsiez euren alde egin daben zale guztiei.