Everest

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urr. 6a, 00:00

- Zuzendaria: Baltasar Kormákur.
- Produktoreak: Walden Media, Cross Creek Pictures.
- Gidoilariak: William Nicholson, Lem Dobbs, Justin Isbell.
- Aktoreak: Emily Watson, Keira Knightley, Josh Brolin, Jake Gyllenhaal, John Hawkes, Sam Worthington, Jason Clarke.
- Generoa: Abenturea, dramea.
- Herrialdea: Britaina Handia, AEB.
- Iraupena: 150 min.
 
1996an, Everesten zortzi mendizale hil ziran eskalada komertzial baten igoeran. Jon Krakauer eta Anatoly Boukreev eskalatzaileek liburu bana idatzi eben han jazotakoa kontetako, bakotxak bere bersinoa aireratuz. Polemika hori oraindino ez da baretu, zortzimilakoetan dagoan masifikazino prozesuan be etenik ez dagoan bitartean. Orain, jazoera horreetan oinarritutako pelikulea heldu jaku, Everest, Baltasar Kormákur (Two Guns) zinemagile islandiarrak sinatua.

Ezbeharraren kontakizunari erreparauta, nahiko fidagarria ei da filma, edo hori esaten dabe lekukoek. Argazkilaritzea ederra da, zer esanik ez. Ganera, ekintza eszenak oso ondo filmauta dagoz eta ikusgarriak dira, izan be, 8.000metroko altueran, ekatx baten barruan egotea zer dan primeran irudikatzen deuskue. Benetako jazoeretan oinarritutako abenturazko filma izanik, ezin emon kontrako arrazoibiderik.

Arazoa da emozinoak ez dirala inondik inora agertzen. Personaiak garatu edo sakondu barik dagoz eta, beraz, horreekazko enpatiarik ez da sortzen ikusleakan. Momentu intimistek edo sentimentalek ez dabe funtzionetan, ezta eszena dramatikoenetan be. Labur-zurrean, filmak ez dauka ikuslea hunkitzeko gaitasunik.
 

Osorik irakurri