Arrasaten jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren eta azkenaurreko final zortzirena. Felix Zubiak irabazi dau saioa eta modu horretan zarauztarra zuzenean sailkatu da zemendiaren 1ean Ormaiztegin jokatuko dan final laurenetarako. Haren atzetik, Eneritz Artetxe eta Iñaki Gurrutxaga sailkatu dira, hurranez hurran. 310 bertsozale batu dira Amaia antzokian.
Arrasateko sailkapena
Felix Zubia Olaskoaga 431
Eneritz Artetxe Eizagirre 421,5
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi 417,5
Haritz Casabal Pikabea 412
Egoitz Eizagirre Aduriz 382,5
Aratz Igartzabal Bidegain 373
Andoainen azken final zortzirena Jokin Urangarentzat
Andoaingo Bastero kulturgunean, sei bertsolari izan dira lehian: Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Jokin Uranga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi.
Jokin Urangak irabazi dau saioa eta zuzenean sailkatu da Zestoako final laurenerako. Haren atzetik, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi sailkatu dira. 450 bertsozale inguru izan dira Bastero kultugunean. Saioaren ostean erabagita gelditu da zeintzuk izango diran urriaren 24tik aurrera final laurenak jokatuko dituen 30 bertsolariak.
Andoaingo sailkapena
Jokin Uranga Isuskiza 457,5
Asier Azpiroz Iztueta 430,5
Unai Gaztelumendi Arandia 423,5
Gemma Urteaga Garmendia 410
Ibai Esoain Urrutia 405
Antton Fernandez Lasa 367,5
Final laurenak
Behin final zortzirenetako fasea amaituta, 23 bertsolarik lortu dabe final laurenetara sailkatzea, seik beren saioa irabazita eta ganerakoek, puntuazinoaren arabera. Honakoak dira final laurenetarako sailkatu diran bertsolariak:
Jokin Uranga Isuskiza
Jon Maia Soria
Ane Labaka Mayoz
Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa
Nerea Elustondo Plazaola
Felix Zubia Olaskoaga
Asier Azpiroz Iztueta
Manu Goiogana Bengoetxea
Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi
Nahikari Gabilondo Mendizabal
Beñat Lizaso Alberdi
Ander Lizarralde Jimeno
Unai Mendizabal Jauregi
Oihana Iguaran Barandiaran
Unai Gaztelumendi Arandia
Eneritz Artetxe Eizagirre
Amaia Iturriotz Etxaniz
Beñat Iguaran Amodarain
Eli Pagola Apezetxea
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
Manex Mujika Amunarriz
Maider Arregi Markuleta
Mikel Artola Izagirre
Horreei gehituko jakez 2011ko txapelketan lortu eben postuari esker, aurrez sailkatuta egozan zazpi bertsolariak: Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Unai Agirre.
Astegoien bateko atsedenaldia hartu ostean, urriaren 24an hasiko dira final laurenetako saioak Urretxu-Zumarragan eta zemendiaren 8an amaituko, Eskoriatzan. Danetara, bost saio jokatuko ditue fase horretan.
Sarrerak dagoeneko salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus webgunean.