Hileon berton, 18 urte beteko ditu Bilboko Guggenheim Museoak. 1997ko urriaren 18an inaugurau zan Frank Gehryk diseinautako museoa eta, harrezkero, titaniozko museoak miloeka bisitariren arretea erakarri dau. Urteurrena ospatzeko, urrian ekitaldi ugari antolatu ditue Guggenheimen, bereziki gazteei zuzenduta. Street Art tailerra, muralak, proiekzinoak eta abar egongo dira.
Urteurreneko hile honetan, urriaren 24an muralak egiteko tailerrak egingo ditue museoaren kanpoaldean. Helburua hormairudi kolektibo bat sortzea izango da. 14 urtetik gorakoentzako aproposa da jarduerea, Guggenheimeko arduradunek zehaztu dabenez. 16 urtetik gorakoentzat, ostera, Downtown filma proiektauko dabe, hilaren 24an hori be bai. Basquiatek bere eguneroko lanaz grabautako filma da Downtown.
Ekitaldiak amaitzeko, hilaren 24an eta 25ean, Docta artista senegaldarrak grafiti erraldoi bat sortuko dau museoko atrioan. 12 metroko artelana izango da. Asteburu horretan doban sartu ahal izango da Guggenheimen. Ganerako jarduetarako, aurretiaz erosi behar dira sarrerak.