Ondarroako Udal Euskera Batzordeak antolatuta, urriaren 29an hasi eta zemendiaren 6ra bitartean Literatur Amuak Jaialdia izango da Ondarroan. Literaturea ardatz, egitarau potoloa atondu dabe, besteak beste, irakurle taldearen hitzordua, nanoipuin lehiaketako eta ipuin-rallyko sari-banaketak eta Augustin Zubikarai nobela bekearen aurkezpena. Era berean, Ondarroako udal euskera sailak urtean zehar bideratzen dituan ekintzen aterpe be izango da Literatur Amuak Jaialdia.
Literatur Amuak - Egitaraua
Urriak 29:
- Augustin Zubikarai IV. Ipuin Rallyaren sari-banaketea, 18:00etan Kofradia Zaharrean.
- Irakurriz ikuskizuna Shakti Olaizolaren eskutik, 19:00etan, Kofradia Zaharrean.
- Ondoren, Augustin Zubikarai Nobela Sariaren aurkezpena: 12etan bermuta (Elkar) obra sarituaren inguruan berba egingo dabe Joxemari Urangak eta Jasone Osoro liburuaren idazleak.
Jarraian, Nanoipuin Lehiaketako sari banaketea.
Urriak 30:
- Azken portua, Dejabu Panpin Laborategia. Antzerkia umeentzat, 17:30ean Kofradia Zaharrean.
- Amodioaren ziega antzerkia umeentzat, Lauka Teatro taldearen eskutik, gaueko 22:30ean Beikozinin.
Urriak 31:
- Liburuen amuak, Irakurle Taldea. Jende desegokia (Susa), Gaizka Zabarteren liburua, 10:00etatik 12:00etara Txomin Agirre Udal Liburutegian.
- Ipuin eta bertsoak, Istorio Trukea(n), Julio Soto eta Fernando Anbustegiren eskutik, 12:30ean Kofradia Zaharrean.
- Ruper Ordorikaren kontzertua, gaueko 22:30ean Beikozinin.
Urriaren 31tik zemendiaren 6ra:
Itsaspeko Bihotzak, Galtzagorri alkartearen eskutik. Euskerazko haur literatura eta genero bardintasuna oinarri eta hezkidetza ikuspuntu desbardinetatik jorratzen dituen liburuak ardatz hartuta, sorpresaz beteriko ibilbide pedagogiko-artistikoa eskainiko da Kofradia Zaharrean. Ordutegia: Astelehenetik barikura: 17:00-20:00. Zapatu-domekan: 10:00-13:00