25. urteurrena ospatuko dau Bortzirietako Bertso Eskoleak urriaren 24an Lesakan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urr. 21a, 00:00

Orain 25 urte, 1990ko urrian sortu zan Bortzirietako Bertso Eskolea. Urtemugearen atxaki horregaz hainbat ekitaldi antolatu ditue urriaren 24an, zapatuan, Jada mende laurden… kantari bizitzea zer den! izenburupean.

Harriondoa Kultur Etxean, ikasle eta ikasle ohien argazkia aterako dabe zapatu goizeko 11:30ean eta ondoren hamaiketakoa eta ekitaldia egingo dabe, jantza, musika, bertsoak eta beste buztartuz. Eguerdiko 14:30ean bazkaria izango dabe Linddurrenborda sagardotegian. Helduen menua 20 eurokoa da eta umeena 10 eurokoa. Txartelak okindegian, Berako Errekalden eta Arantzako Pabloenean jarri ditue salgai. Bazkariaren ondoren, jantzaldia hasiko da Arantzako Beñat Mitxelena soinulariagaz.

Bezperan, urriaren 23an, bariku arratsaldeko 19:00retan, Umorea txapelketan berbaldia eskainiko dau Unai Iturriagak Harriondoan.

 
25 urte

Mende lauren honetan, Nafarroako txapeldun subertau diran hainbat bertsolari ez eze, gai-jartzaileak, bertso epaileak eta, oro har, bertsozaleak atera dira eskolatik. Gaur egungo Nafarroako Bertsozale Alkarteko presidentea dan Alaitz Rekondo be bertso eskolako ikasle izan zan bere garaian. 1990ean, ikasle eta gaur egun irakasle dan Estitxu Arozenak aitatu dauenez, orduan Nafarroan apenas egoen bertsolari gazterik eta bertsolari gazteen beharra izugarria zan. Beste alde batetik, Tantirumairu ikastolan bertsolariteza lantzen genduan taldetxu bat jarraitzeko interesauta gengozan, institutura heldukeran bertsolaritzea baztertu egiten zalako. Bittor Elizagoien eta Manolo Arozenak, gaiari adarretatik heldu eta deialditxu bat egin eben. Hasierako helburu nagusia bertsolariak sortzea izan zan. Gaztetxuei zuzendutako Nafarroako lehenengo bertso eskolea izan ei zan. Iruñeko Zaldiko Maldiko alkartean helduen taldetxu bat batzen zan orduan –dino Arozenak–, baina gaztetxuei zuzendutako lehenengo bertso eskolea izan zan. Lehenengo ikasturtean Ekaitza alkartean batzen ginan, Arantzako talde handi bat animau baitzan, Lesakako 6-7 ikaslegaz batera. Ikasturtea aurrera joan ahala, aranztarrak gitxiago ziran eta Lesakako guztiek jarraitzen genduan. 1991-1992 ikasturtean, Lesakako Arrano alkartean batzen hasi ginan

Gaur egun zazpi talde alkartzen dira bortz herrietan: Beran helduak eta Labiaga ikastolakoa; Etxalar eta Igantzin umeen taldeak badira eta Lesakan, helduena, gaztetxuena eta umeena. 50 ikasle inguru danetara. Horrezaz gan Lesakan, helduen talde bat euren kabuz batzen da.

Osorik irakurri