Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi nagusi lehenengo final laurenetan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urr. 26a, 00:00

Urretxun eta Errenterian jokatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo final laurenak. Agin Laburuk lehen postua lortu eta zuzenean sailkatu da zemendiaren 22an Zarautzen jokatuko dan lehen finalaurrekorako. Haren atzetik, Beñat Iguaran eta Nerea Elusotondo sailkatu dira, hurranez hurran. 480 bertsozale hurbildu dira saioa entzutera Urretxuko Ederrena pilotalekura.

 
Urretxuko sailkapena:

Agin Laburu Rezola        516
Beñat Iguaran Amondarain    491
Nerea Elustondo Plazaola    490
Jexux Mari Irazu Muñoa        473,5
Asier Azpiroz Iztueta        470,5
Eli Pagola Apezetxea        459,5


Final laurenetako bigarren saioa Errenterian

Beñat Gaztelumendik irabazi dau saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da zemendiaren 29an Tolosan jokatuko dan final laurenetako saiorako. Iñaki Gurrutxagak eta Jon Martinek egin dabe bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 590 bertsozalek bete dabe Errenteriako Agustina Otaola raketista profesionala pilotalekua.


Errenteriako sailkapena:

Beñat Gaztelumendi Arandia     516
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi     499,5
Jon Martin Etxebeste         485,5
Ane Labaka Mayoz         476
Iñigo Mantzizidor Larrañaga      474,5
Amaia Iturriotz Etxaniz     454


Datorren astegoienean Zestoan eta Ormaiztegin jokatuko dira saioak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak hurengo astegoienean izango dau jarraipena. Zapatuan, hilak 31, Zestoako pilolekuan izango da final laurena, Alaia Martin, Eneritz Artetxe, Jokin Uranga, Jon Maia, Manex Mujika eta Nahikari Gabilondo bertsolariakaz.

Domekan, barriz, Ormaiztegiko Zubipe pilotalekuan jokatuko da laugarren final laurena. Bertan Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Felix Zubia, Iñaki Apalategi, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi izango dira.

Bi saioak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean dagoz salgai.
 

Osorik irakurri