Zortzi historia ikerketa Astola aldizkariaren 9. zenbakian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urr. 26a, 00:00

Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, Astola Ikerketa eta Historia aldizkariaren zenbaki barria argitaratu dau Gerediaga Alkarteak. Danetara, zortzi ikerketa lanek osotzen dabe 160 orritako aldizkaria.

Durangaldeko ohiko liburudendetan salgai izango da 5 euroan. Durangoko Azokan be eskuratu ahal izango da. Gerediaga Alkarteko kideek dobako alea eskuragarri izango dabe Azokan.


Zortzi historia ikerketa:


- Gerediagak 50 -  Astola. Urtean zehar mende erdia gogoratu eta ospatzeko izan diran ekintzetako argazkiak, alkartearen historian zehar izan diran zazpi presidenteren garaiak laburtzen dituan erreportajea eta egunerokoan Gerediagan behar egiten daben lau lagunen barrukoak ezagutuko ditugu.


- Atxarte, borroka baten kronika – Jabi Berasaluze . Orain 25 urte, Atxarteko harrobietan hamakak hatxetako horman eskegita askoren erretinan dagoan irudia izango da. Bagilean gogoratu eben bi urte luzeko burrukea Atxarte Bizirik! ohikatzen ebeneko batzuk. Urkiolaren Aldeko Batzordeko kideak gogora ekarri deuskuz burruka horren zergatiak, jazoerak eta lorpenak.


- Automobilgintzaren motorra – Amaia Portugal (Gaindegia). Automobilgintza sektorea Durangaldeko ekonomiaren motor nagusienetako bat ete da? Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak egin dauen ikerketa honetan argitzen dau erantzuna. Datu estadistikoez harago, sektorean zeresana daben eragileen hausnarketak batu ditue.


- Lorentzo Records, Rocka mimatuz – Iban Gorriti. Aitor Ariño eta Marielen Deanek Berrizko Orue baserrian grabazinoetarako estudio profesionala jarri ebenetik, asko izan dira bertan euren diskoak grabau dituen taldeak eta abeslariak. Nortzuk izan diran eta grabaketa egunak zelangoak izaten ziran kontau deuskue erreportajean.


- Anbotoko Dama, Goiandere ala Deabru? – Anuntxi Arana. Euskal mitolgiako izaki ospetsuenetako bat da Anboto Damea. Asko ikertu dabe bere irudia eta ikuspuntu desbardinetatik. Anbotoko Damea batzuentzat, Anboto Mari besteentzat, izan diran eta oraindino irauten daben istorio, legenda, eta azalpenetatik ibilbidea egitea proponiduten dau honako ikerketa lanak.


- Tabira Uriaren jatorria – Belen Bengoetxea. Durangoko Uriari buruz gordeten dan dokumenturik zaharrena 1372. urtekoa da; uri moduan zituan pribilegioen baieztapen dokumentua. Autore desbardinek Durangoren sorreraz asko idatzi arren, hipotesiak izaten jarraitzen dabe guztiek, oinarri arkeologiko edo dokumental nahikorik ez dabelako.


- Elorrio, gerrako frontea – Jon Irazabal. Francoren altxamenduaren ondoren, 1936ko garagarrilaren 18an, Elorrio alde errepublikarrean geratu zan. 1937ko apirilaren 24ra bitartean, Elorrioko frontean gertatutakoak jasoten dira erreportajean, elorriar askoren erreferentziakaz eta artxiboko sasoiko argazki zaharrakaz azalduta.


- Zaldibar, gizon gaizkilearen etxea – Dolores del Monte eta Alberto Santana. Zaldibar leinuetxearen historia laburbatzen dabe kontakizunean. Zaldibar izeneko torrea, jauregia eta etxea izan dira ezagunak historian zehar. Zaldibar leinuaren joan-etorriak ezagutuko doguz. Gaur egun hondatuta dagoan eraikina bada be, garai desbardinetan eskualdean garrantzia handikoa izan zan.


- Otxandioko plaza azpian – Iñaki Pereda. Otxandioko uriaren Plaza Nagusian egiten dabilzan indusketa arkeologikoak azaltzen dira lan honetan. Topau dituen elementu ugariak otxandiarrek denporan zehar egin daben lanaren eta eguneroko bizimoduaren lekukotza dira. Otxandioko alde historikoko gune arkeologikoa multzo monumental izentauta dago 1994tik.

Osorik irakurri