'Minerita' Oscar sarietarako bidean dan euskal dokumental laburra

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urr. 27a, 00:00

Kanaki Films produkzino etxearen Minerita euskal dokumental laburra aukeratu dau Hollywoodeko Zinema Akademiak dokumental laburren atalean Oscar saria eskuratzeko bidean aurrera jarraitzen daben hamar lanen artean.

Minerita, Raul de la Fuentek zuzendu dau eta Ana Remirezek produzidu, Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz. Cerro Rico de Potosíko zilar eta zink meatzetan egiteko emakumeok daben adorea erakusten.

Minerita dokumentala Eusko Jaurlaritzearen Kimuak film laburren katalogoan aukeratua izan zan 2013an, eta katalogo honi esker nazinoarteko hamaika jaialdi eta lehiaketatan aurkeztua izan da. Jaso dituan sari guztien artean aitatzekoa da 2014an dokumental laburren atalean eskuratutako Goya saria.

Ikus-entzunezkoen  sektorean  dabilzan  euskal  sortzaileen  talentu  eta profesionaltasun bikainaren erakusle da Minerita. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak filmagaz batera, bi dira urte honetan bertan Hollywooden presentzia lortu daben eta Oscarra eskuratzeko bidean aurrera jarraitzen daben euskal produkzinoak.

Osorik irakurri