Mundakak bere olatua babestuko dau Euskadiko lehen surf erreserbearen bitartez

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urr. 29a, 00:00

Mundakako Surf Taldearen eskaereari erantzunez, bart egindako Mundakako Udalaren Osoko Bilkureak Mundaka Surf Erreserbea-ren adierazpen publikoa onartu dau. Honen bitartez, bere itsasertzearen apartekotasuna onartu eta natura ondare ta kirol zein baliabide sozioekonomiko eta kultural moduan dauen balioa autortzen da jentaurrean.

Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatutako Mundaka herriak bere ezker olatuaren altxorra ondo gordeten dau, surfaren erreferentea baita mundu mailan. Surf Erreserbearen adierazpenak aparteko baliabide natural honen balioa handitzeko, bere onarpenerako eta ondare bilakatzeko tresna eskaintzen deutso Mundakari.

Udal Gobernuak, Mundaka Surf Erreserbea-ren ekimenagaz bat egiten dau, Mundakako balore natural eta kulturalak babesteko udal estrategiari lotuta. Horregaitik, udal Osoko Bilkuran onartu dau. Ekimenaren helburuak ondokoak dira: Mundakako itsasadarraren bokalean kokatutako itsasertz ospetsuaren aparteko izakerea onartzea baita ingurumen, kirol zein interes sozio-ekonomikoetarako dauen balio estrategikoa be, herri zein nazinoarte mailan, euskal kostalderako Mundakako olatuak dauen erakargarritasuna gogoan hartuta;  ondare bilakatzeko programea garatu (bere ondare balioa onartu) eta itsasertzearen eragin eremua babestu mehatxuetatik; herritarrei zuzendutako dibulgazino programea garatu eta ondare legez dituan balioak sustatu. Esangura horretan, euskal surf munduko agenteen, Espainiako Surf Federazinoaren eta Olatuen Babeserako Adierazpena sinatu daben federazino autonomikoen babesa dauka ekimen honek; erreserban surfa egin eta gozetea bermatu, erabileraren kudeaketa eta koordinazinoaren bitartez.


Mundaka, Euskadiko Lehen Surf Erreserbea

Surf Erreserbearen gunea Urdaibaiko itsasadarren bokalea izango da, surferako interesgarria dan itsasertz eremuan.

Udal mailan Surf Erreserbearen adierazpen publikoa egitea Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen barruan indar juridikoa dauen babesa eskatu eta onartzeko lehen pausua da. Horretarako, Udalak, tartean diran surf munduko agenteen masa sozialaren babesagaz, baliabide natural, ondare, kirol eta kultural hau balioan jarteko eta iraunarazoteko emon beharreko pausuak emoten hastea eskatu beharko deutse Urdaibaiko Patronatuari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta agintari eskuduneei

Azken buruan, Mundakako Surf Erreserbea etorkizunean Euskadiko Surf Erreserben Sarearen lehen pausua izan daiteke.
 

Osorik irakurri