Mikel Ayestaranek jaso dau 2015eko Euskal Kazetariak saria

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urr. 30a, 00:00

Mikel Ayestaran kazetari beasaindarrak jaso dau Euskal Kazetarien Alkarteak (AVP-EKE) antolatutako eta BBK Fundazinoak, Euskaltelek eta Bilboko Udalak diruz lagundutako Euskal Kazetariak saria. Ayestaranek jasoko dau Euskal Kazetariak saria, gerra guneetan egindako lan bikainagaitik. Ayestaran freelance kazetari-lanetan ibilten da. Nazinoarteko kontuetan aditua da, batez be Hurreko Ekialdeko gaietan; hori dala eta, Jerusalemen bizi da, handik eskualde haretako nondik norakoak bertatik bertara jarraitu ahal izateko.

Laugarren urtea da saria banatzen dabela; asmoa da EAEko profesional baten lana autortu eta goraipatzea, bere lana Euskadin, zein nazino eta nazinoarteko mailan, dauen oihartzunagaitik, gure ogibidearentzat eredu eta harrotasunerako arrazoi danean, dinoe antolatzaileek. Sari banaketea zemendiaren 24an izango da, 19:00etan, Bilboko Kale Nagusiko BBK Aretoan.


Honako hauek dira aurtengo edizioko ganerako saridunak:


- Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell saria. Hirugarrenez banatuko dabe saria, eta aurten Kazetari mexikarren kolektiboak jasoko dau. Kazetari eta ikertzaileek, egindako ikerketakaitikk eta salaketakaitik, droga-trafikatzaileen jomugan izan dira.

- Ibilbide Profesionalari saria. Maria Jesus Gandariasbeitiak jasoko dau aurten lehen aldiz banatuko daben saria. Urte asko emon ditu Gandariasbeitiak Deia egunkariaren gizarte eta kultura sailetako arduradun.

- Giza/Instituzinoari saria. Hau be lehenengo aldiz banatuko dabe eta Naiara Garcia STOP Sanfilippo ekimeneko kideari emongo deutsie, bere hiru seme-alabek  daben gaixotasun gogorra hedabideetan agertzeko egin dauen lan bikainagaitik.

- Kazetaritza Digitala. Begoña Beristainek jasoko dau aurten lehenengoz banatuko daben saria. Beristain Onda Vascako kazetaria da eta Veterana B izeneko blogean egindako lana goraipatu gura izan dabe antolatzaileek.

Osorik irakurri