Nortasun eta aniztasun afektiboagaz lotutako alderdiren bat erakusten daben argazkiek parte hartu ahal izango dabe Afrodita Sarietan. Irudiak bialtzeko epea zabaldu dabe dagoeneko, abenduaren 1era arte. Bakotxak hiru argazki bialdu leikez gehienez. Hegoak alkarteak azaldu dauenez, lan onenakaz erausketea egiteko asmoa daukie.
LGTB kolektiboaren eskubideen inguruko taldea da Hegoak. Hain zuzen be, Afrodita Sariakaz jarrera homofobo, lesbofobo eta transfobikoei aurre egiteko mezuak batu nahi ditue iruditan, baita nortasun eta aniztasun afektiboagaz lotutako argazkiak zein askotariko generoak onartzen dituan ikuspegia be. Edadez nagusi diran personek parte hartu leikee, gehienez hiruna argazki bialduta. Parte hartzeko izen-emote orria, hemen.
Argazkiak bialtzeko epea zemendiaren 1etik abenduaren 1era bitartekoa izango da. Epaimahaiaren erabagia abenduaren 10ean jakin eragingo da eta sari-banaketa ekitaldia egingo dabe hil horren 13an. Hegoaken asmoa da, argazki onenakaz erakusketea antolatzea.
Epaimahaiak honako erispideak erabiliko ditu sarituak aukeratzeko: Lehiaketako gaia zenbateraino ulertzen dan, sormena, originaltasuna, argazkilaritzako teknikak ezagutzea eta kalidade artistikoa. Sari bi banatuko dira, lehenengoa 100 eurokoa eta bigarrena, diplomea. Epaimahaiak akzesit bat emoteko aukerea be eukiko dau.
Afrodita Sariak seigarrenez antolatu dira aurten. Ekitaldi honetako oinarriak, hemen.