Hemen da EHUren XV. Zientzia Astea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko aza. 4a, 10:19

Gaur, zemendiak 4, goizeko 11:00etan, Bizkaia Aretoko sarrera nagusian (Abandoibarra 3, Bilbo), EHUren hamabosgarren Zientzia Astea, Zientziaren, Teknologiaren eta Barrikuntzearen Astea inaugurauko da. Ekimen hau zemendiaren 4tik 8ra bitartean egingo da Bilbon, eta 5etik 7ra, Donostian eta Gasteizen.

Zientzia Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa dauen eta edade guztietako jenteari zabalik dagoan jaialdia da eta bere helburua, euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartea da, eta aldi berean euren jakinmina piztea. Zientzia entzun, probau, ikusi, usaindu, ikutu, eta sentiduteko aukera ezin hobea da, eta hain zuzen be, horretan egunero lan egiten daben irakasle eta ikertzaileen eskutik.

Edizino honetan, Zientzia Astearen eskaintzea 45 stand, 33 tailer eta 21 txangok osotuko dabe. Gainera, zientzia-ikuskizun bat (hiru uriburuetan egingo dira saioak), lehiaketa bi, bata argazki geologikoena eta bestea erretratu alfabetikoena, eta bakarrizketa zientifikoen Zientzia Club egitaraua atondu dira.


Inaugurazino-ekitaldian parte hartuko dabe:

•    Fernando Plazaola, UPV/EHUko Ikerketa errektoreordea.
•    Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibersidade eta Ikerketako sailburuordea.
•    Koldo Narbaiza, Bilboko Udaleko Euskera eta Kultura zinegotzia.
•    Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.

Osorik irakurri