Jolas hau ez da antzar jokoa, baina badauka antza; ez da tribiala be, baina badauka antza. Bertokoa izan ala kanpotik etorri, umea izan edo jubilauta egon, Arratia barru-barrutik ezagutzeko aukerea emoten dau: mendiak, herriak, baseleizak, musikea, kirola, literaturea... erakusten eta irakasten ditu Arratiako Altxorra izeneko jolas honek.
Lehenengo edizinoan 600 joko izango dira eta bakotxean 300 galdera-erantzunetik gora batzen dira; dadoakaz jolasten da eta Arratiako 12 txartelak eskuratu behar dira jokoa irabazteko.
Egileak asko izan dira, euren artean aitamen berezia merezidu dabe Zeanuriko gazte talde batek eta Manu Etxebarria zeberioztarrak. Diseinu lanak Javier Lacalle Laka artista zornotzarrak egin ditu.
Arratiako Altxorraren edizinoa eta zabalkundea posible izan da honako erakundeen laguntzinoari esker: Arratiako Udalen Mankomunidadea, eta Areatza, Artea, Bedia, Dima, Lemoa eta Zeanuriko Udalak.
Zemendiaren 11n, Zeanuriko Udaleko batzar aretoan, arrastiko 19:00etan aurkeztuko da Arratiako Altxorra jokoa. Ekitaldian jokoaren nondik norakoak plazaratzeaz gan, Arratian bizi diran altxorren adierazpen desbardinak ikusteko eta gozetako aukerea be izango da: bertsoa, txistua, ipuina...
Jokoa erakunde laguntzaileen bitartez eta Arratiako parrokietan zabalduko da. Herrietako dendetan be erosteko aukerea izango da.
Informazino gehiago hemen.