Orozkoko Museo Etnografikoak, Udala, UNIA eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz, aurten barriro be, Orozkoren kultura eta ingurunea ezagutzeko jardunaldiak antolatu ditu. Aurkezpenean, Josu San Pedro, Orozkoko alkateak esan dauenez, Orozkoko ingurua museo natural bat izan arren, urtero jardunaldiak antolatzen doguz ibilbide batzuen bitartez gure herriko altxorrak ezagutzera emoteko.
Jardunaldiotan hiru bisita gidatu izango dira; lehenengoa, hilaren 8an, goizeko 9:30ean hasiko da eta bertan Gorbeiako edur-zuloak ezagutzeko aukerea eskainiko da. Besteak beste Zaratateko edur-zuloa bisitauko da mendi-ibilbide honen bitartez. Jarraian, Orozkoko garrafa limonadea probetako aukerea izango da Museoan bertan.
Bigarren ibilbidea, zemendiaren 15ean, goizeko 10:00etan hasiko da. Orozko, Jose Arrue pintatzaile kostunbristearen obrearen bitartez izenburupean, Mugarrako San Miguel eta Dulumanko San Joan eleizak bisitauko ditugu. Ibilbide erraza izango da hau.
Azken bisitea be 10:00etan hasiko da zemendiaren 22an eta erdi mailako ibilbidea izango da; Izan zen basoa. Txaradiak, zuhaitz lepatuak eta tantaiak izenburupean, Zerratuzar eta Mintegitxikerrako biltegiak bisitetako modua izango da Gaztañazarreta inguruan.
Juanjo Hidalgo eta Felix Mugurutza historialariek, Orozkoko Garrafa Alkarteagaz batera, gidatuko ditue ibilbide guztiak. Museoan hasiko dira ibilbideak eta nahiz eta dobakoak izan, erreserbak egitea nahitaezkoa da plazak mugatuak baitira. Erreserbak egiteko 946 339 823 telefonora deitu edo museoa.orozko@bizkaia.org e-posta erabili.