- Zuzendaria: Cesc Gay.
- Gidoia: Cesc Gay, Tomás Aragay.
- Musikea: Nico Cota, Toti Soler.
- Aktoreak: Ricardo Darín, Javier Cámara, Dolores Fonzi, Àlex Brendemühl, Javier Gutiérrez, Eduard Fernández.
- Produktoreak: Imposible Films / BD Cine.
- Iraupena: 108 min.
- Herrialdea: Espaina, Argentina.
- Generoa: Dramea, komedia.
Gizarte honetan, heriotzea tabua da. Ez da onartzen, eta hiltear dagoanari ez jako ixten aukeratzen horri zelan aurre egin. Heriotzea ukatu egin behar da azken minuturaino, hori da gizarteak eskatzen dauena. Film honetako personaje nagusia, Julian (Ricardo Darin), horren kontra altzetan da eta bere moduan alde egitea erabagiten dau. Baina lagunaren heriotza jazo barria onartzea ez da erraza eta ingurukoek (Javier Camararen eta Dolores Fonziren personajeek batez be) ez dakie zelan erreakzionau horren aurrean. Sortzen diran egoerak mingarriak dira, baina baita umoretsuak be.
Trumanek negar eragiten deusku, baina barre egiteari itxi barik. Oreka horri eustea oso gatxa da, eta Cesc Gayk lortu egin dau, primeran lortu be. Julian semea topetan dauen sekuentzia azken urteetan ikusi dodan onenetako bat da. Darinen eta Camararen lanei esker (Donostiako Zinemaldian Aktore Onenaren ex-aequo Zidarrezko Kontxeagaz sarituak), baina baita oso ondo idatzitako gidoiari esker be, film honek hunkitu egiten gaitu, pentsau eragiten deuskun bitartean. Ezinbesteko pelikulea.