Euskerea bultzatzeko hedabideen zeregina aztertuko dau Euskaltzaindiak Jagon jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko aza. 20a, 08:00

Zemendiaren 20an egingo da Jagon jardunaldiaren 20. edizinoa, Euskaltzaindiak Bilbon daukan egoitzan, Akademiako Sustapen Batzordeak bultzatuta. Saio horretan, hedabideek euskerearen sustapenean daukien zeregina aztertuko da. Hizkuntza politikak eta hedabideen egitasmoak jorratuko dira. Edonor joan leiteke jardunaldira, doban.

Euskaltzaindiaren Sustapen Sailaren ardura nagusia hizkuntzearen estatusa da. Holan, urtero antolatzen ditu Jagon jardunaldiak, euskerearen sustapenaz gogoetea egiteko. Aurten 20. ekitaldia beteko dau ekimenak eta hedabideetan ipiniko dabe arretea, euskal komunikabideek zeresana daukielakoan euskerea bultzatzeko lanean.

Hiru zatitan banatuko dabe jardunaldia. Lehenik eta behin, Patxi Baztarrikak, Mikel Arregik eta Bernadette Soule-k egingo dabe berba, Andoni Egaña moderatzaile dala. Hedabideen eta hizkuntza politiken arteko loturaz jardungo dabe.

Hurrengo berbaldian, Alaitz Artolazabal, Iñaki Guridi, Martxelo Otamendi eta Jose Luis Aizpurua egongo dira, Marijo Deogracias moderatzailearen aginduetara. Amaitzeko, mahai-ingurua preparau dau Euskaltzaindiak, Leire Palacios, Beatriz Zabalondo, Aingeru Epalza eta Alberto Barandiaranegaz, Aitor Zuberogoitia moderatzaile lanetan dala.

Zemendiaren 20an, goizeko 9:30ean hasiko da jardunaldia, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Battittu Coyos Jagon sailburuak egingo daben sarrerako berbaldiagaz. Arratsaldeko 14:15ak bueltan amaituko dira saioak, Erramun Osaren eta Sagrario Alemanen berbakaz. Sartzea libre izango da, doban, eta beraz ez da aurretiaz izenik emon behar. Egitaraua, hemen.

Osorik irakurri