Zemendiaren 26tik abenduaren 1era Bilbon ospatuko dan VI. AzPLAY lehiaketeak 27 bideo-joko aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko aza. 5a, 00:00

Fun & Serious Game Festival barruko AzPLAY bideo-joko independenteen nazinoarteko lehiaketeak bere edizinorik nazinoartekoena ospatuko dau 2015ean. Azkuna Zentroak zemendiaren 26tik abenduaren 1era bitartean ospatuko dan lehiaketearen VI. edizinoan parte hartuko daben 27 bideo-jokoak aurkeztu ditu. Finalista horreek aurten aurkeztutako 158 lanen artean aukeratuak izan dira, igaz baino 47 gehiago eta tartean 14 euskal joko dagoz. Lehiaketearen helburua bideo-joko barritzaileak, originalak eta heziketea bultzatzen dabenen artean lan onenak saritzea eta ezagutarazotea da.

AzPlay-ko  sarien banaketa honela izango da: Ideia originalaren saria: 5.000 €; Diseinu sortzailearen saria: 5.000 €; Soinu-musikwaren saria: 5.000 €; Jolasteko erraztasunaren saria: 5.000 €; eta Euskal bideo-joko onenaren saria: 5.000 €

Aurten, honako honeek dagoz epai-mahaian: Oscar Barda, Them Gamesko lehen exekutiboa eta Parisko La Gaite Lyriqueko aholkularia; Juan Carlos Rodríguez, faseextra.com-eko lehen exekutiboa; eta Daniel Parente, Bootstart-en sortzailea eta Hydra Interactiveko lehen exekutiboa.

Bideo-joko independenteko nazinoarteko lehiaketa hau sektorean erreferente nagusienetakoa da. Helburuak bideo-joko independenteen produkzinoak aurkeztea eta bultzatzea, bideo-jokoetan produkzinoan dabilzan enpresa lokalen alde egitea, Game Fun&Serious-aren eskaintzea osotzea eta sektorean indarra irabazteko.

Hona hemen kategoria bakotxeko finalistak:

Idea originala:

-    ‘A Song for Viggo’, SaintandSimon (Suedia).
-    ‘Aboard The Lookinglass’, Henry Hoffman (Erresuma Batua).
-    ‘Barbantxo’, Logela Multimedia(Espainia/Euskal Herria).
-    ‘Bokida’, Rice Cooker Republic (Frantzia).
-    ‘Cloud Chasers’, Blindflug Studios (Suitza).
-    ‘Desesparados’, Gameswork (Espainia).
-    ‘Lyriko’, Skilight Games (AEB, Japonia, Espainia, Armenia, Errumania).
-    ‘MIND: Path to Thalamus Enhanced Edition’, Mind Dev Team (Espainia)
-    ‘Mushroom 11’, Untame (AEB).
-    ‘PANORAMICAL’, Fernando Ramallo & David Kanaga (Estatu Batuak, Argentina, Mexiko, Alemania, Turkia).
-    ‘Prune’, Joel McDonald (AEB).
-    ‘Sunset’, Tale of Tales (Belgika).


Diseinu sortzailea

-    ‘Future Unfolding’, Spaces of Play (Alemania).
-    ‘Los Ríos de Alice - versión extendida’, Delirium Studios (Espainia/Euskal Herria).
-    ‘MIND: Path to Thalamus Enhanced Edition’, Mind Dev Team (Espainia).
-    ‘PANORAMICAL’, Fernando Ramallo & David Kanaga (AEB, Argentina, Mexiko, Alemania, Turkia).
-    ‘Pavilion’, Visiontrick Media (Suedia, Japonia).
-    ‘Prune’, Joel McDonald (AEB).
-    ‘Sunset’, Tale of Tales (Belgika).
-    ‘Thumper’, Drool (AEB, Korea).


Soinu-musikea

-    ‘Future Unfolding’, Spaces of Play (Alemania).
-    ‘MIND: Path to Thalamus Enhanced Edition’, Mind Dev Team (Espainia).
-    ‘PANORAMICAL’, Fernando Ramallo & David Kanaga (AEB, Argentina, Mexiko, Alemania, Turkia).
-    ‘Pavilion’,  Visiontrick Media (Suedia, Japonia).
-    ‘Sunset’, Tale of Tales (Belgika).
-    ‘Thumper’, Drool (AEB, Korea).
-    ‘WildeBeest Revenge’, gotostudio (Espainia).


Jolasteko erraztasuna

-    ‘Divide By Sheep’, Victor Solodilov & Denis Novikov (Ukraina, Errusia).
-    ‘Downhill*’, Screen Implosion (Alemania).
-    ‘Future Unfolding’, Spaces of Play (Alemania).
-    ‘Islabomba’, Sons of a Bit Entertainment (Espainia).
-    ‘MIND: Path to Thalamus Enhanced Edition’, Mind Dev Team (Espainia).
-    ‘PANORAMICAL’, Fernando Ramallo & David Kanaga (AEB, Argentina, Mexiko, Alemania, Turkia).
-    ‘Party Hard’, Pinokl Games (Ukraina).
-    ‘Pavilion’, Visiontrick Media (Suedia, Japonia).
-    ‘Prune’, Joel McDonald (AEB).
-    ‘Sunset’, Tale of Tales (Belgika).
-    ‘Thumper’, Drool (Estatu Batuak, Korea).


Euskal bideo-joko onena

-    ‘8DAYS’, Santa Clara Games (Espainia/Euskal Herria).
-    ‘Barbantxo’, Logela Multimedia (Espainia/Euskal Herria).
-    ‘BIOMECHANICAL PEST’, ZEUS SOFT (Espainia/Euskal Herria).
-    ‘Biopatrol’, Ginkgo (Espainia/Euskal Herria).
-    ‘DANA’, Crystalizer Games (Espainia/Euskal Herria).
-    ‘Los Ri­os de Alice - version extendida’, Delirium Studios (Espainia/Euskal Herria).
-    ‘The Delusions of Von Sottendorff and his Square Mind’, Delirium Studios (Espainia/Euskal Herria).
-    ‘Walikale’, Flying Dodos (Espainia/Euskal Herria).

Osorik irakurri