Josu Bilbao Ugalde bermeotarraren obrak ikusgai Rekalde aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko aza. 6a, 00:00

'Barriek 2015' programearen barruan, Josu Bilbao Ugalderen (Bermeo, 1978) piezak egongo dira ikusgai Bilboko Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan, gaur hasi eta zemendiaren 29ra arte. Aijje izena emon deutso autoreak erakusketeari.

Ekimen honegaz, 'Barriek 2015' programako artisten erakusketen zikloa amaituko da. 'Barriek' Bizkaiko Foru Aldundiak urtero martxan ipinten dauen beka-egitasmoko parte-hartzaileen obrea erakusteko zikloa da. Artista gazteei bultzadea emon eta euren garapen artistikoari laguntzeko emoten ditu bekak Foru Aldundiak. Normalean, Rekalde aretoan erakusten dira artista gazte horreen obrak.

Josu Bilbao Ugalde bermeotarrak, beraz, Aijje izeneko erakusketea preparau dau 'Barriek 2015' ziklorako. Zemendiaren 29ra arte egongo da erakusketea zabalik eta doban sartu leiteke.

Osorik irakurri