Eztabaidak literaturarekin zikloaren hurrengo hitzordua mendiagaz eta mendizaletasunagaz lotuta egongo da. Martitzenean, hilak 10, Bidebarrieta Kulturgunean alkartuko dira Juanra Madariaga eta Ramon Olasagasti. Mendizaleak dira biak, baina literaturearen munduan be badabilz. Jabi Baraiazarra moderatzaile dala, mendizaletasunaren eta literaturearen arteko zubia eregiko dabe.
Mendiko literaturea izango da saioko aitagai nagusia. Gai horretaz dagoan bibliografia aztertuko dabe protagonistek. Mendian bizi diran idazleek egindako literaturearen eta idazle mendizaleek idatzitakoaren artean dagozan aldeak jorratuko ditue.
Madariaga eta Olasagasti, hain zuzen be, idazle mendizaleak dira. Biek argitaratu ditue hainbat liburu, tartean mendizaletasunagaz lotutakoak. Juanra Madariaga bilbotarra poeta eta mendizalea da. Zortzimilako mendi batzuk igon ditu. Literaturearen arloan, ESPedizinoa liburua aurkezten dabil asteotan, Himalayan bizitako esperientzietatik abiauta.
Olasagasti, barriz, itzultzaile eta kazetari lanean be ibili izan da eta mendiagaz eta abentureagaz lotutako liburu bi argitaratu ditu: Manuel Iradier, Afrikako arimaren esploratzailea eta Mendi minez.
Bien arteko solasaldia bideratzeko, gidari aproposa eukiko dabe. Jabi Baraiazarra Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendaria izango da moderatzailea. Eztabaidak literaturarekin zikloko ganerako saioen moduan, hau be doban izango da. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da.