CVCEPHOTO lehiaketako lan sarituak Bilboko Metroan ikusgai dagoz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko aza. 10a, 07:30

Beste urte batez, Bilbao Mendi Film Festivalek abenduaren 11tik 20ra Bizkaiko uriburuan zortzigarren edizinoa izango dauen Mendi eta Abentura Kirolen Nazinoarteko Zinemaldiak, uriburuko erraietara ekarri ditu profesional handienek eta saritutako argazkilari amateurrek lortutako mendiaren esparruko argazki harrigarrienak.
 
Edizino honetan, Donostiako Club Vasco de Camping Alkarteagaz egindako lankidetzeari esker, CVCEPHOTO nazinoarteko lehen lehiaketako argazki bikainenak erakusten dira. Txapelketan 52 herrialdetako 273 parte-hartzailek ateratako 700 argazki izan dira lehian. Irudien kalidade artistiko eta teknikoaz gan, epaimahaiak horreetan azaltzen diran mendi-jardueren kalidadea hartu dau kontuan.
 
Petr Piechowicz, Fredrik Schenholm eta Paul Bride lako argazkilari ospetsuek lortutako 19 irudi ikusgarriek mendia, natura eta bertan praktiketan diran jarduerak era harrigarrian erakutsiko deuskuez.
 
Erakusketeak Santutxu, Indautxu, Deustu eta Portugaleteko metro-geltokiak jantziko ditu zemendiaren 30era arte; argazkiak Alde Zaharra, Abando eta Moyua geltokietara aldatuko dira abenduaren 1etik 31ra.


2015eko zemendiaren 9tik 30era
 
Geltokiak: Santutxu (Karmelo), Indautxu (Urquijo), Deusto (Lehendakari Agirre) eta Portugalete (Carlos VII).
 

2015eko abenduaren 1etik 31ra
 
Geltokiak: Alde Zaharra (Unamuno), Abando (Renfe) eta Moyua (Ercilla, Elcano).

Argazki guztiak ikusteko klik egin hemen.
 

Mendi Tour
 
Bilboko metroko argazki erakusketea zabaltzeaz gan, Bilbao Mendi Film Festival-ek Mendi Tour-aren barruan datak zarratzen jarraitzen dau. Jaialdiko pelikulak beste herri eta uri batzuetara daroazan bireak Madrilen, Basaurin eta Santutxun (Bilbao) izango ditu hurrengo etapak.
 
Ternua-Lorpen eta Corte Ingles-en laguntzinoagaz, Mendi Tour Madril zemendiaren 19an, 20:00etan, Proyecciones zinema-aretoan (Fuencarral 136, Madril) eskainiko da. Valley Uprising eta 2T on Paiju Peak pelikulak proiektatuko dira eta WOPEAK espedizinoagaz Chamlangeko tontorrera heldu ostean, etxera bueltau barri dan Alberto Iñurrategi alpinistea be bertan izango da.
 
Baskonia Mendi Taldeak babestutako Mendi Tour Basauri, Ibaigane Kultur Aretoan (Ibaigane kalea, 2) zemendiaren 24an, 19:30ean egingo da. Kasu honetan be 2T on Paiju Peak eta Valley Uprising filmek osotuko dabe egitaraua. Sarrerea librea izango da, leku guztiak bete arte.
 
Azkenik, Mendi Tour Santutxu, Bidaiarien Txokoa egitasmoaren barruan, (Santutxu Udal Zentroan, Remigio Gandasegi kalea, 6) jardunaldi bi izango dira; zemendiaren 26an, 2T on Paiju Peak eta Drawn lanak eskainiko dira, eta abenduaren 2an, The Quest for Inspiration eta Duct Tape Surfing pelikulen txandea helduko da. Emonaldi biak 19:30ean egingo dira eta sarrerea dobakoa izango da.

Osorik irakurri