Hiru erakusketa eta zortzi berbaldi dakarz Begira Photok Durangora

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko aza. 10a, 00:00

Zemendiaren 29ra arte egingo da Begira Photo argazkigintzearen jaialdiko 5. ekitaldia Durangon. Arte eta Historia Museoan, Plateruenan eta Merkadu plazan ipini ditue hitzorduak. Pensamendurako eta eztabaidarako gunea da Begira Photo, argazkilaritza garaikidearen ikuspegitik begiratuta. Argazkigintza irudikatu leloa aukeratu dabe jaialdirako.

Kinua argazki alkarteak antolatzen dau, 2011tik, Begira Photo. Argazkigintzeagaz lotutako askotariko programazinoa sortzea izaten da urteroko asmoa. Argazkiari disziplina arteko ikuspegitik begiratzeko espazioa da. Ideen laborategia be bada, antolatzaileek dinoenez.

Begira Photoren 5. edizinoa, beraz, zemendiaren 29ra bitartean egingo dabe. Alde batetik, hiru erakusketa ipiniko ditue. Pablo Trenorren Dena da iturri da horreetako bat. Hurreko gauzei eta natureari begiratzen deutso Trenorrek, Arte eta Historia Museoan ikusgai dagoan erakusketa horretan.

Bestetik, Leihoen abiadura erakusketea dakar Jon Gorospek Plateruena Kafe Antzokira. Leihoak munduari begiratzeko leku parebakoak dira, kamarearen bisorearen moduan, Gorospek dinoanez. Hirugarren erakusketea Ros Boisiere eta Leo Simoesen Gara da. Migrazinoen barri emoten dabe euren irudietan, errotzeaz eta deserrotzeaz gogoetea egiteko. Udal Merkaduan ipini ditue argazkiak Boisierek eta Simoesek.

Ganera, zortzi berbaldiko zikloa be antolatu dabe Begira Photon. Zehazki, bost berbaldi eta hiru mahai inguru izango dira, danak Arte eta Historia Museoan. Iratxe Hernandez Simal, Enric Mirac, Javier Vallhonrat, Moritz Neumuller eta Mira Bernabeu arduratuko dira berbaldiak emoteaz. Mahai inguruek honako gaiak izango ditue: 'Argazkigintza irudikatu', 'Argazkigintzaren kritika' eta 'Hedapena, merkatua eta argazkigintzaren komisariotza'.

Berbaldien egitarau zehatza, hemen.

Osorik irakurri