'Euskal Harriaren ABDak' film kolektiboa zemendiaren 13an izango da ikusgai Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko aza. 11a, 00:00

Euskal Harriaren ABDak lan kolektiboa ikusteko aukerea izango da datorren barikuan, zemendiaren 13an, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan. Katihotsak Logia kultur alkartearen ekimenez, 26 zuzendarik eginiko bildur, zientzia fikzino eta fantasiazko film laburrez osotutako film kolektiboa da. Bizkaian, proiekzinoa Euskaltzaindiaren egoitzan izango da, Bilboko Plaza Barrian, iluntzeko 20:00etan.

Zemendiaren 13ko proiekzinoak honako leku eta orduetan izango dira:

    - Araba: Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteiz). 18:00etan.
    - Bizkaia: Euskaltzaindiaren egoitza (Bilbo). 20:00etan.
    - Gipuzkoa: Guardetxea (Donostia). 21:30ean.
    - Lapudi: Atalante zinegela (Baiona). 20:30ean.
    - Nafarroa: Euskaldunon Biltokia (Iruñea). 21:30ean.
    - Nafarroa Beherea: Gamarteko Lehengo Eskolan (Gamarte). 20:30ean.
    - Zuberoa: Zinka Ostatua (Maule). 21:00etan.


Euskal Harriaren ABDak

26 zuzendari, 26 film labur. 2014. urteko udan Katihotsak Logiako kideek euskal alfabetoko 26 letretako bat egokitu eutseen beste horrenbeste zinemagileri eta letra horretatik abiatuta bildur, zientzia fikzino edo fantasiazko film labur bat egiteko eskatu eutseen. Zazpi lurraldeetako zinemagileak nahi zituen, bakotxa bere aldetik lanean, 26 film laburrez osotutako film bat egiteko. Jarri jakezan baldintza bakarrak ondokoak izan ziran: laburrak euskeraz filmetea, euskal elementuetan oinarrituak egotea eta Euskal Herrian produzidutakoak izatea.

Proiektuan, zuzendari profesionalak, amateurrak eta lehen aldiz kamera bat hartu eta film labur bat filmetako abenturan sartu diranak be badagoz. Gauzak holan dirala, 26 film laburrek 126 minutuko pelikula bat osotu dabe.

Euskal Harriaren ABDak Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Donostiako Astean estreinau zan. Datorren barikuan bigarren aldiz ikusi ahal izango da, Euskal Herri osoan.

Trailerra ikusteko klik egin hemen.

Osorik irakurri