Artista horrek sortutako lau bideo erakutsiko dira Bilbao Arteren egoitzan (Urazurrutia kalean), zemendiaren 16tik 20ra. Erakusketa bideografikoa izango da, lau filmak batera proiektauko ditue pantaila banatan arratsaldero. Ganera, hilaren 19an, tailer bat gidatuko dau Valerie Mrajanek berak. Proiekzinoak doban dira baina tailerrerako izena emon behar da.
Valerie Mrejen (Paris, 1969) alor asko landu dituan artistea da. Bilboko publikoari haren lana ezagutzera emoteko astea egingo dau Bilbao Artek zemendiaren 16tik 20ra. Frantzia garaikideko zinegileen zikloagaz bat egingo dau Bilbao Arteren ekimenak. Bideoen bidez aurkeztuko dabe Mrejenen lana, izan be, bideo sorkuntzan sarri ibilten da artista frantsesa.
Bilbao Arteko Kristalezko Aretoan izango dira proiekzinoak, egunero, hilaren 16tik 20ra. Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango da eta pelikula guztiak batera emongo dira, pantaila banatan. Honeek dira filmak: Leur historie, L´annee passee, Voila c´est tout eta La peau de l´ours. Sartzea libre da.
Beste alde batetik, zemendiaren 19an, eguena, tailerra eskainiko dau Valerie Mrejenek. Arte sorkuntzeari buruzko lantegia egun osoko jarduerea izango dala azaldu dau Bilbao Artek eta aurretiaz izena emon beharko da. Bere lan egiteko modua eta sorkuntzarako bideak azalduko ditu Mrejenek. Saioa amaitzeko, haren bost film ikusi ahal izango ditue tailerreko parte-hartzaileek.
Holan azaltzen dau tailerreko edukia Valerie Mrejenek: Eguneroko keinuak eta portaerak, errepetidu behar doguzan ekintzak, egin nahi doguzanak eta beti atzeratzen doguzanak; erritual eta ohiturotan lan egingo dogu, narratibak sortzen ahalegintzeko eta medioari jagokonez libreak izango dira, argazkia, performancea, marrazkia,...