Bilboko Udalak 2016ko Aratusteak iragarriko dituan kartelaren lehiaketea martxan jarri dau. Egile bakotxak lan bi aurkeztu leikez gehienez. Proposamenak bertikalak izan behar dira, 70 zm. x 50 zm. neurrikoak eta luma-kartoi gainean aurkeztu behar dira. Lanak originalak izatea nahitaezkoa da eta kolorea eta teknikea, barriz, libreak dira. Kartelak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 4an amaituko da, eguerdiko 13:00ean.
Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko dau. Lan irabazlea erabagiko dauen epaimahaia Jai Batzordeak izentautakoa izango da eta 6 kide izango ditu; horreetako bik Bilboko kultur eta gizarte alorrakaz zerikusia izango dabe, beste bat Bilboko Konparsen ordezkaria izango da, beste bi Udalbatzaren ordezkariak izango dira eta azkena Jaietako batzordeburu dan Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak arloko zinegotzi Itziar Urtasun izango da.
Igaz 78 kartel aurkeztu zituen lehiaketara eta Daniel Castello Muñiz diseinatzaile eta ilustratzaile bilbotarra izan zan irabazlea Carnaval Splash izenburuko kartelagaz eta Bilboko Aratusteak iragarteak izan leiken ohoreaz gan, 2.000 euro boltsikoratu zituana.