Gasteizko 'VI. Literatura, Zinema eta Mendi jardunaldiak' Bilbao Mendi Film Festival-en eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko aza. 16a, 00:00

Literaturearen, zinemearen eta mendiaren ganeko VI. Jardunaldiak: Mendikultur Symposium. Mendiak aurkitzen izena izango dau aurten eta zemendiaren 16tik 18ra egingo dira Euskal Herriko Unibersidadeko Letren Fakultadeko Gradu Aretoan.

Mendia da gai nagusia da, eta hainbat ezagutza arlotatik eta esperientziatatik begiratuko jako. Mendiak, ikerketa eta hausnarketa gai legez, objektu estetiko legez eta kirol jarduera legez, zelako aberastasuna dauen nabarmentzeko hainbat esparrutako profesional laguntzaile izango dira jardunaldiotan.

Jardunaldi horreei eginiko harrera ona ikusita, antolatzaileek eduki akademikoagoa emon eutsien 2012tik. Holan sortu zan Mendikultur Symposium izenekoa, ekitaldiaren beraren izaera kirolzaleagoa eta edegiagoa aintzat hartzen dauena. Batez be, unibersitarioak dira Mendikulturren hartzaile.

Edozelan be, jardunaldien helburua da unibersidadeaz haragoko jenteari helarazotea mendiagaz lotutako jarduerak eta mendiak bestelako ezagutza arloakaz, kultureagaz (esate baterako, zinemeagaz, literatureagaz eta beste adierazpen grafiko batzuekaz) eta gizarteagaz dituan loturak.

Jardunaldiak arratsaldez egiten dira, 18:00etatik edo 18:30etik aurrera, egunaren arabera, eta buztartu egiten dira pelikulen proiekzinoak berbaldi eta eztabaidakaz; oro har, proiekzino edegiagoa daben hizlariak dira arduradun: kirolariak, argazkilariak, idazleak, erakundeetako ordezkariak eta mendiaren profesionalak; izan be, inguruaren ezagutza dinamikoagoa eta zuzenagoa dabe, eta hori baliogarria da Mendikultur Symposiumen hurreraketa teorikoetarako osogarri moduan. Hori akademikoagoa da, baina helburua da aditu ez diranentzat be interesgarria izatea.

Edizino honetako berbaldiak zemendiaren 17an (martitzenean) egingo dira, 09:30etik 17:30era. Gaien artean, emakumeari eta mendiari buruzko zenbait berbaldi izango dira, eta trail runningaren arloko Espainiako 2014ko eta 2015eko irabazle Maite Maiora Elizondok be parte hartuko dau.

Aldi berean, 2015eko edizinoan, Montañas vivas/Mendi biziak izeneko argazki erakusketea egingo da, eta Letren Fakultadean egongo da ikusgai, zemendiaren 16tik 22ra bitartean.

Erakusketako argazkiek Donostiako Club Vasco de Camping Alkarteak antolatutako 2015eko Mendiko Argazkilaritzearen Nazinoarteko I. Lehiaketako saria irabazi dabe. Mendi jarduerak gai nagusi izanik, CVCEPHOTO lehiaketa edegia da parte hartu nahi daben guztientzat. Erakusketa horretako argazkiek mendien bizitasuna islatzen dabe, estetika, natura eta kirola buztartuz.


VI. Literatura, zine eta Mendi jardunaldien egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Osorik irakurri