Guggenheim Museora miloe bat bisitari baino gehiago joan dira aurten

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko aza. 18a, 00:00

Urtea amaitzeko hilabete baino gehiago faltau da oraindino, baina Guggenheim Museoak miloe bat bisitariko markea gainditu dau dagoeneko 2015ean. Museoak berak emondako datuen arabera, igazko kopurua gainditu dabe eta historiako urterik onena izateko bidean da aurtengoa.

Datu zehatza honako hau da: 1.012.921 bisitari euki ditu Bilboko Guggenheim Museoak aurtengo urtarriletik orain arte. Horregaz, igazko urte guztiko kopurua atzean itxi dau. Museoko iturriek adierazo dabe, 2015a historiako urterik jentetsuenetakoa izango dala. Making Africa eta Alex Katz-en erakusketak arrakasta handia eukiten dabilz eta horrek eragin deutso gora kopuruari.

Jatorriari jagokonez, erdia baino gehiago atzerritik datoz. Frantziako herritartasuna daukie bisitarien %20k eta Britainia Handikoa %8k. Beste kontinente batzuei jagokenez, Estadu Batuak eta Kanada dira nabarmenenak (bisitarien %6 hangoak dira).

Making Africa-Gaur egungo diseinuaren kontinentea eta Alex Katz, hemen eta orain dira une honetan dagozan erakusketa nagusiak. Era berean, Shahzia Sikander-en Parallax instalazinoa be badago Guggenheimen. Abenduan beste erakusketa bi zabalduko ditue: Guggenheim Bilbao bildumako maisulanak eta Ho Tzu Nyen-en Ezagutzen ez denaren ideia.

Osorik irakurri