Sans Soleil argitaletxearen eskutik datorren Arte kritika eta flamingoak zeru berdean, Mikel Onandia Garatek 2009 eta 2015. urte bitartean Berria egunkarian eta Deia egunkariko Ortzadar kultura-gehigarrian argitaratu dituan arte kritiken antologia da. Liburu honetan 100 kritika batzen dira danetara eta, aukeraketea ezinbestean arbitrarioa izanda bere, egileak ahalik eta museo, areto, diziplina eta arte-korronte desbardin gehien jorratu nahi izan ditu, euskal giro artistiko anitza islatzea helburu.
Artikuluok Euskal Herrian zehar antolatutako erakusketen informazino nagusia eskaintzen dabe, argazki ugarigaz lagunduta. Horreekaz batera, Haizea Barcenilla kritikari eta komisarioaren sarrera mamitsua topauko dau irakurleak, azken urteotako euskal arte sistemearen eta kritikearen egoerea aztertzen dauena.
Mikel Onandia Garate (Durango, 1983)
Filosofian eta Artearen Historian lizentziatua (UPV/EHU) da, eta Arte Garaikidearen Analisia graduondokoa (Universitat de Barcelona) eta Arte Garaikidearen Konserbazinoa eta Erakusmoldeak masterra (UPV/EHU) egin ditu. Aitamen eta beka bat baino gehiago jaso ditu, horreen artean Artearen Historia lizentziaturako Ikasketa Amaierako Aparteko Saria eta Bilboko Arte Ederren Museoa–BBK Fundazinoa 2010-2012 Ikerketa Bekea. 2013. urtean, Artea Durangaldean Gaur liburua argitaratu eban. Gaur egun, barriz, irakaskuntzea eta ikerketa lana buztartzen ditu.