Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa bart arratsaldean jokatu zan Zarautzen. Alaia Martin oiartzuarrak irabazi eban saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19an Ilunben jokatuko dan finalerako. Agin Laburuk eta Ander Lizarraldek egin dabe bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 1.200 bertsozale izan ziran Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian eta gogoz txalotu eben sei bertsolarien jarduna.
Zarautzeko sailkapena
Alaia Martin Etxebeste 504
Agin Laburu Rezola 496
Ander Lizarralde Jimeno 455,5
Jon Martin Etxebeste 451
Beñat Iguaran Amondarain 445
Unai Gaztelumendi Arandia 441
Bigarren finalaurrea
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak hurengo astegoienean izango dau jarraipena, bigarren finalaurrekoagaz. Datorren domekan, Tolosako Usabal kiroldegian izango da saioa eta kantuan, barriz, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirre bertsolariak izango dira.
Saioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da. Sarrerak, barriz, www.bertsosarrerak.eus webgunean dagoz salgai.