'El clan'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko aza. 23a, 00:00

-Zuzendaria eta gidoilaria: Pablo Trapero
-Aktoreak: Guillermo Francella, Peter Lanzani, Inés Popovich, Gastón Cocchiarale, Giselle Motta, Franco Masini, Antonia Bengoechea, Gabo Correa
-Ekoizleak: CKramer & Sigman Films / Matanza Cine / El Deseo / Telefé / Fox International Productions (FIP) / INCAA / ICAA
-Generoa: Gertaera errealak, Thrillerra 
-Iraupena: 110 minutu
-Herrialdea: Argentina

80ko hamarkadan, gertaera batek gizarte argentinarra suntsitu eban: Puccio familiakoak atxilotu zituen, hainbat lagun bahitu eta hilteagaitik. Itxuraz, familia normal bat zana -seme-alabak ikasle onak ziran, bata puntako kirolaria, guztiak ederto integrauta egozan gizartean- gauza izan zan inguruko pesona batzuk bahitzeko, torturetako, euren etxean bertan ezkutauta eukiteko eta, amaieran, hilteko. Eta hori guztia egiten eben dirua atarateko bizimodu arruntagaz segiduten eben bitartean, era ‘natural’ baten.

 
Hori da, behintzat, film honek kontetan dauena. Almodovar anaiek ekoiztutako pelikula honek sekulako arrakastea lortu dau Argentinan. Arquímedes Puccio familia-buru hotz eta bildurgarria interpretetako, Argentinan mundu guztiak komediagaz identifiketan dauen aktore bat aukeratu dau Pablo Traperok. Guillermo Francellak agirian ixten dau bere bikaitasuna, umoreagaz zerikusirik ez daukan pesonaje guztiz sinisgarria da berea. Bere begiradak odola izozteko modukoak dira.

Filmari zeozer leporatu behar izan ezkero, ikerketa polizialari buruz ezer ez kontetea arpegiratu behar jako. Atxiloketea heltzen danean, ez dakigu zergaitik eta zelan heldu dan. Beste alde batetik, filmaren hasikeran bahiketa horreek militarren trama baten barruan egin zirala iradokitzen da, baina gero susmo hori bertan behera ixten da.

Halan eta guzti be, pelikula hau bihotza kolkoan ipinten dabenetakoa da.

Osorik irakurri