25. urteurrenaren harian, '25 Urte - 25 Abesti' diskoa plazaratu dau Gor diskoetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko aza. 23a, 00:00

Datorren urtean, 2016 . urtean, GOR zigiluak 25 urte beteko ditu eta urteurrena ospatzeko 25 Urte - 25 Abesti disko potoloa aurkeztu dabe; danetara, 25 abesti euskeraz eta beste 25 gazteleraz sartu ditue, 1991. urtetik 2015. urtera arteko abestiek osotzen dabe bildumea, abesti bat urteko.

Kasu batzuetan, oso ezagunak, besteetan ez hainbeste, denpora tarte honetan bizitako intensidadea ezagutzera emoteko. Diskora batutako abestien artean, gaur egun  Euskal Herriko eta estaduko rockaren gailurrean dagozan talde pilo baten hasierako abestiak topauko doguz. Besteak beste, Balerdi Balerdi, Urtz, Koma, Hemendik At, Skalariak, Txapelpunk, Exkizu, Su Ta Gar, Katamalo, Kerobia, Berri Txarrak, Hesian, Bizardunak, Vendetta, Marea, Doctor Deseo, Altxatu, Manolo Kabezabolo, Kojon Prieto y los Huajalotes, La Polla, Los Ganglios eta Leihotikan taldeen onena jaso dabe bilduman.

Sano gatxa izan da abestien zerrendea egitea eta zenbait talde kanpoan geratu dira, ezinezkoa izan baita guztiak sartzea Gor zigiluko ordezkarien esanetan. Hogeita bost urteko tarte horretan, ia-ia 250 lan izan dira kaleratu doguzanak, beti ilusino eta pasino handiz, tarte handia eskainiz eta maitasunez. Eskerrik beroenak 25 urte honeetan guztietan GOR zigiluagaz hartu-emonetan izandako persona eta talde guztiei.

Osorik irakurri