Era askotako 132 jarduera eta ikuskizun dakarz aurtengoan Kultur Gabonak zikloak, Bilboko Udalak azaldu dauenez. Ume zein helduek disfrutetako moduko ekintzak eratu ditue uriko barruti guztietan, urtarrilaren 5era arte. Saio guztiak dobakoak izango dira.
Udaleko Kultura Sailak antolatzen dau Kultur Gabonak zikloa, Kultura Barrutik ekimenaren barruan. Aurten 132 jarduera preparau ditue: antzerkia, musikea, ipuin kontalariak, zinemea, txotxongiloak, magia eta abar egongo dira herritarren eskura. Era berean, tailerrak eta erakusketak antolatu ditue. Kultur Gabonaken egitarauaren barruan sartu ditue, bestalde, ondo finkatutako hitzordu kultural batzuk, esaterako Expodistrito, Dantza Plazetan eta Bilboko Zirkuitua.
Zikloaren ezaugarri nagusia da, Bilboko barruti guztietan antolatzen dirala jarduerak, kultura arloko eta astialdiko proposamenak ahalik eta herritar gehienei hurreratzeko asmoz. Sartzea libre da eta ez da ordaindu behar.
Euskereak lekua izango dau Kultur Gabonaken eta, besteak beste, Deustura Udazkeneko Kultura antolatuko dabe 1. barrutian. Euskerea eta euskal kulturea dira ekimen horren ardatza. Musika arloan be proposamen ugari dagoz: Mila Musika Haria gitarra-zikloa, Gabonetako abesbatzen kontzertuak auzorik auzo eta Nagusientzako Abesbatza Astea, besteak beste.
Erakusketa ugari be badagoz egitarauan. Pinturea, argazkilaritzea eta jaiotzak ikusi ahal izango dira. Umeen programazinoaren barruan, magia eta kontalariak egongo dira. Programea osorik ikusteko, hemen.