Liburutegiak topagune eta bizikidetzarako gunetzat hartzea eta bertako baliabideak eta antolatzen dituen jarduerak sustatzea dira Liburutegiak Topaleku programearen helburuetako batzuk. Ekimena Getxoko Liburutegiek eta Udaleko Kulturartekotasun Unidadeak antolatu dabe, Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz eta hainbat gizarte-erakundek be parte hartzen dabe, horreen artean, Getxoko Etorkinen Plataforma alkarteen federazinoak, Unesco Etxeak eta CEAR Euskadik, eta baita bestelako kultur taldek be (Asia Etxea, América Etxea...).
Ekimenaren bitartez kultur baliabideak udalerriko biztanle guztiei hurreratu nahi jakez, migrautako komunidadeen herrialde nagusien arte sorkuntzea eta produkzinoa nabarmentzeaz eta munduko beste herrialde eta eskualde batzuetako testuinguru politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalari buruzko gogoeta, eztabaida eta jakintzarako espazioak sortzeaz gan. Horretarako, kultur arteko bizikidetzearen balioak sustatzen dituen liburutegien jarduerak eta erabilerak bultzatuko dira, harrera eta abegiko gune legez eta horreetan erabiliko dan zigiluagaz identifikauko dira.
Harrera Gidea Liburutegietan
Liburutegiak Topaleku programeak liburutegietako Harrera Gida bat egin dau, hizkuntza batzuetan agertzen dan Ezagutzen dogu alkar? tituluagaz, eta edukia gazteleraz eta euskeraz dago. Gidak agirian ixten dau liburutegiak liburuak konsultetako eta maileguan hartzeko lekuak baino askoz gehiago dirala, toki bizi eta dinamikoak diralako, jarduerez beteak, persona eta kultura desbardinen arteko topaketa eta kontaktua ahalbideratzen dituenak. Gideak Getxoko liburutegiek eskaintzen dituen guneen eta zerbitzuen barri emoten dau, baita funtzionamendu moduen eta kokapenena be.
Gainera, aurten HegoAmerika kazetaritza kronikearen bidez gidea be eskura daiteke.
Kulturen arteko Jaia
Liburutegiak Topaleku ekimenak jardueren egitaraua antolatu dau. Lehenengoa, kulturen arteko jaia izango da, zemendiaren 28an, zapatuan, Algortako Villamonteko Kultur Etxean. Egun horretan normalean irakurteko erabilten diran espazioak jantzan egiteko, olgetako eta jateko desbardinak probetako leku bihurtuko dira, Ohiulari Clown, Tira ta Foja eta Mayaren eskutik (Karibeko jantzen tailerra).
Bestalde, abenduaren 3an, arroza oinarri hartuta, sukaldaritza tailerra izango da Fadurako Ostalaritza eskolan; Olentzeroren ilobearen abenturak izeneko argazki erakusketea be ikusi ahal izango da Algortako Azokako erakusketa gunean abenduaren 1etik 18ra; abentura-kontaketea leku berean abenduaren izango da 19an, eta Arraund the world pelikularen aurre-estreinaldia Andres Isasi Musika Eskolan, abenduaren 22an.