Hizkuntz Eskubideen Behatokiak kudeatzen dauen Euskerearen Telefonoak Akuilari aplikazino barria sortu dau eskuko telefonoetarako, aplikazino praktikoa eta azkarra; horren bitartez, erabiltzaileek kexa, galdera eta iradokizunak zuzenean helarazo ahal izango ditue. Akuilari; aplikazioa jaitsi, duintasuna igo lelopean aurkeztu dabe gaur aplikazino barria.
Akuilari aplikazinoa Google Play Store (Android) eta Itunes App Store (Apple iOS) sistema eragileak dituen gailuetarako prestauta dago eta aplikazinoetarako denda horreetatik doban behera kargau daiteke. Esangura horretan, euskerea erabilteko dauen eskubidea errespetau ez bajako edo euskerea erabilteagaitik kaltetua izaten bada, herritarrak kexa jarri ahal izango dau momentuan bertan aplikazino barriaren bitartez. Eta, era berean, hizkuntza-eskubideak ondo jagoten dituen erakundeen jokabide eredugarria txalotu eta zoriondu ahal izango dau.
Era berean, erabiltzaileak bertan ikusi ahal izango ditu beste erabiltzaileek Behatokiari helarazotako kexa eta zorion-mezu guztiak; horrezaz gan, sare sozialetan konpartiduteko aukerea be eskaintzen dau Akuilari aplikazioak.