Modiano, Blanco-Amor eta Ernaux-en liburu bana euskerara itzulita argitaratu ditu Igelak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko aza. 26a, 00:00

Nazinoarteko literaturako lan esanguratsuak euskerara ekarteko zereginean, beste hiru liburu plazaratu ditu Igela argitaletxeak: Patrick Modianoren Dora Bruder (Monika Etxebarriak itzulita), Eduardo Blanco-Amorren Parranda (Ramon Etxezarretak euskaratua) eta Annie Ervauxen Begira zenbat argi, maitea (Xabier Aranburu itzultzaile dala).

James Joyceren Ulysses argitaratu eban Igelak, euskeraz, ez oso aspaldi. Mundu zabaleko literaturea euskerara ekarteko ahalegin horretan, hurrengo hiru aleak be kalean dira. Estilo aldetik desbardinak diran hiru liburu dakarz Igelak oraingoan, tartean Modiano Nobel Saridunarena.

Patrick Modiano frantsesak, orain dala 25 urte irakurritako iragarki batetik abiau eban Dora Bruder. Izen bereko neska bat galdu zala esaten eban iragarkiak eta idazleak kasu hori ikertzeari ekin eutsan. Horren emoitzea da eleberria, orain Monika Etxebarriak euskerara ekarri dauena. Nobelea dan arren, errealidadetik asko dauka Dora Bruder-ek.

Beste alde batetik, 20. mendearen erdialdeko autore galiziar bat, Eduardo Blanco-Amor, euskeratu dau Ramon Etxezarretak. Parranda nobelan, parrandatik bueltan datorren persona batek epailearen aurrean egindako deklarazinoa da ardatza. Horren bidez, gizarteaz gogoetea egiten dau idazleak.

Itzulpengintzako liburuen hirukotea biribiltzeko, Xabier Aranburuk Begira zenbat argi, maitea euskeratu dau. Igaz plazaratu eban liburua, frantsesez, Annie Ervauxek. Ikutu autobiografikoa dauka eta eguneroko formatuan idatzita dago. Igelak itzultzen dauen Ervauxen hirugarren liburua da dagoeneko.

Osorik irakurri