Frantziako Hezkuntza Ministerioak ezarri nahi dauen kolegioen erreformeak kezkea sortu dau Ipar Euskal Herriko euskerazko irakasleen artean. Euskaltzaindiaren Zuzendaritzeak, zemendiaren 24an egindako bileran, kezka hori bere egin eta adierazpen bat onartu dau:
Azken asteotan, ardura bizia adierazo dabe Iparraldeko euskerazko irakasleek, datorren urtean indarrean jarri behar dan erreformeak ezinegona sorrarazoten dauelako. Euskaltzaindiak kezka hori bere egiten dau.
Euskerearen egoerea jagotea, euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak jagotea dau helburu Euskaltzaindiak. Horregaitik, Euskaltzaindia ezin da egon isilik erreforma horrek ekarri leikezan ondorio larrien aurrean, kolegioan euskereari erreformeak emon nahi deutson lekua mugatua izango baita.
Euskaltzaindiaren arabera, euskerea ikasi nahi daben ikasle (eta ikasleen gurasoei) bermatu egin behar jake hasitako euskerazko irakaskuntzeak jarraipen osoa izango dauela 6.etik lizeoraino. Euskerearen irakaskuntza maila batetik bestera ez dala desagertuko bermatu beharko dau erreformeak.
Kontuak kontu, mugatua izan barik, euskerearen irakaskuntzeak indar berezi bat merezidu dau. Ikasleek euskerea ikasteko, norberak bere euskerea aberasteko, ahalbideak emon behar jakez Euskal Herriko ikasle guziei, euskerea ikasi nahi daben guztiei. Ikasleak eskolatik elebidun oso eta euskera onaren jaube izatea da gure helburua.
Ondoko puntuei erreformak erantzun baikorra emon beharko deutse:
- Ikasleek Batxilergoraino eta zikloka erdietsi behar dituzten gaitasunak, jakitateak eta kultura-helburuak zehaztea.
- Helburu horreetara heltzeko programak, sail orokorrean zein Lanbide Heziketan, finkatzea.
- Ziklo bakotxaren amaierako ebaluazino eta egiaztatze moldeak antolatuko dira.
- Helburuen eta edukien araberako ikastresnak osotzea eta biderkatzea.
- Irakasleen oinarrizko formakuntzea eta formakuntza jarraitua zabaltzea.
Irakasleen lana lagundu behar bada, are gehiago euskerazko irakasleen lana laguntzekoa da, baldintza gatx eta gogorretan dabizelako beharrean urtetik urtera. Eta euskerazko irakasleek egiten daben arnas luzeko lana Euskaltzaindiak txalotzen dau. Ordu da ateria ikus deien hemendik aurrera.
Baina han-hemenka, Hezkuntza Nazionalarengandik oraintsu emondako erantzunek gure duda eta kezkak ez ditue bape urrundu.
Beraz, orain arte euskerearen alde egin diran pausu guziak ez daitezen suntsituak izan eta hemendik aurrera euskerearen irakaskuntzeak etorkizun argia izan daian neurri erabagigarriak eskatzen ditu Euskaltzaindiak. Euskereak bere tokia eskolan ondo arautua izango dauela bermatu behar dau erreformeak.
Gizarte mailan eta eremu orotako adierazpide eta tresna izan behar dan euskerea prestatzen eta gaitzen dabil Euskaltzaindia. Euskerearen ofizialtasuna eskatzen dogu bide hori erraza izan daiten. Bidebatez, euskerearen irakaskuntzeari laguntzinoa emoteko prest dago Euskaltzaindia.