Mikel Urdangarinen gitarrea, ahotsa eta berbak dira 'MMXV' diskoaren zutabeak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko aza. 27a, 00:00

Zezeiletik egiten dabilen kontzertuak grabau eta hortik 13 kanta aukeratu ditu Mikel Urdangarinek XXMV diskorako (Elkar). Sekula baino biluziago agiri da Urdangarin lan honetan, bandako musikarien laguntzino barik emondako kontzertuak diralako. Halandabe, publikoak sekula baino gehiago babestu dauela azpimarratu dau zornotzarrak. Beti-betiko 13 kanta eta biran sortutako beste bi batu ditu XXMV-n.

Birearen hasieran zituan asmoak aldatu ditu Mikel Urdangarinek. Zezeilaren 8an Getxon emon eban lehenengo kontzertua, bakarrik, gitarrearen laguntzino hutsagaz. Kontzertuak grabau eta kanta barriak sortzen joatea zan asmoa. Emonaldiek arrakasta handia eukela ikusita, baina, maiatzean, plana aldatu eban Urdangarinek eta diskoa plazaratzea erabagi.

Hileotan herririk herri emondako dozenaka kontzertuetako grabazinoak berrikusi eta abestirik onenak aukeratu ditu Urdangarinek MMXV diskorako. 15 kanta dira, tartean barri bi. Oihal puxka bat Gerardo Markuletaren letretan oinarrituta sortu dau eta Agian irailean Urdangarinek berak idatzi dau: Barrutik jaiotako kantua da, sentipen asko batu dodaz hor, azaldu dau.

Diskoa berezia da, birea be berezia dalako. 18 urteko ibilbidean lehenengo aldiz, bakar-bakarrik egon da oholtzan Urdangarin. Inoz baino biluziago egon naz, baina era berean inoz baino babestuago be bai, dino kantariak, publikoak emondako erantzuna gogoan. Jentearen besarkadea oso ederra izan da. 

Urdangarinen esanetan, hiru zutabe daukaz MMXV-k: Bere gitarrea, ahotsa eta berbak. Diskoan ikusten da orain zer nazen. Norbere burua bakarrik kantetan entzutea, bandearen laguntzino barik, gauza handia da, tontakeria dirudien arren. Bene-benetako bakarlari izan nahi izan dau oraingoan.

Persona eta musikari moduan hazi egin naz bira honetan, dino Urdangarinek. Sensazino hori diskora eroan nahi izan dau, baina kanturik aproposenak aukeratzea ez da erraza izan, hilabete behar izan dau horretarako. Kantak aukeratzeko, ahotsaren indarrari eta adierazkortasunari begiratu deutsat.

Diskoa kalean dan arren, birea bera ez da amaitu. Getxon izango da hurrengo emonaldia, birearen abiapuntu izan zan herrian, hain zuzen. Abenduaren 19an joko dau han eta, ondoren, Gabonetan bandeagaz egingo ditu emonaldi batzuk. 2016an, barriro ekingo deutso kontzertuak bakarrik emoteari, maiatzera arte. Gehiago be segiduko neuke, oso gustura nabilelako, baina ziklo hau amaitu behar dot egunen baten eta maiatzean ipini dot mugea.

Osorik irakurri