Tolosako saioa irabazita Unai Agirrek finalean kantetako txartela eskuratu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko aza. 30a, 00:00

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu da bart arratsaldean Tolosan. Unai Agirre hernaniarrak irabazi dau saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19ko finalera. Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Apalategi sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 1.600 bertsozale inguru izan ziran Usabal kiroldegian.

 
Tolosako finalaurrearen sailkapena

Unai Agirre Goia                            517
Beñat Gaztelumendi Arandia        501
Iñaki Apalategi Astigarraga           493,5
Oihana Iguaran Barandiaran        482
Nerea Elustondo Plazaola           476
Beñat Lizaso Alberdi                    458,5


Eibarren azken finalaurrekoa

Dartorren domekan, abenduaren 6an, jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa eta bertan ezagutuko da zein izango dan Ilunben kantauko dauen zortzikoa.

Eibarko Astelena frontoian jokatuko da azken finalaurrekoa eta honako sei bertsolari honeek izango dira oholtzan: Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Felix Zubia, Iker Gurrutxaga, Jon Maia, Mikel Artola eta Nahikari Gabilondo. Inaxio Usarralde izango da 17:30ean hasiko den saioko aurkezlea.

Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus webgunean.
 

Osorik irakurri