EH11kolorek eztabaidarako zirriborro bat aurkeztu dau Erlijino aniztasuna eta laikotasuna eta erlijino komunidadeei baita laikotasunaren eta erlijino aniztasunaren arloan lanean dabizan alkarteei helarazoko jake, eztabaidatzeko eta adostasunak bilatzeko asmoagaz. Ekimen hau Euskal Herria anitzarentzako adostasunak dinamikearen barruan dago. Abenduan Gipuzkoako Tolosa, Orereta eta Irun urietan aurkeztuko da.
Erlijino aniztasuna eta laikotasuna da orain Xabier Mendiguren eta Hithem Abdulhaleem eskutik aurkeztutako lan zirriborroa (lehenengoa EH11koloreko bozeroailea da eta bigarrena, psikologoa eta Deustuko Unibersidadeko irakasle-laguntzailea da islamiar pentsamendu garaikidearen arloan). Gorka Urrutiak landu dau zirriborroa (Deustuko Unibersidadearen Pedro Arrupe Institutuko Giza Eskubideen departamenduko zuzendaria). Gure herriaren aniztasun kulturalaren ganean hausnartu eta eztabaidatzeko eta nahi diran ekarpenak egiteko erlijino komunidadeei baita laikotasunaren eta erlijino aniztasunaren ganean lanean dabilzan alkarteei helarazoko jake zirriborroa.
Ekimena Euskal Herria anitzarentzako adostasunak dinamikearen parte bat da; eztabaida sozialerako dinamikea da, EH11kolorek orain hile batzuk abian jarri ebana eta Euskal Herrian kultura aniztasunaren inguruko alderdi nabarmenen inguruan hausnarketa, eztabaida eta gizarte adostasunak bultzatu nahi dituana. Hausnarketea eta eztabaidea jatorri desbardineko herri mobimentu eta alkarte euskaldunei bideratua dago; adostasun zabalagaz aniztasun kulturalaren kudeaketa eredua jorratzea da helburua, eredu demokratikoa eta gure herriaren ezaugarriei lotua dagoana.
Gogora ekarri nahi dogu, dinamika horren barruan bere garaian EH11kolorek bi zirriborro honeek aurkeztu zituala: Jatorrien aniztasuna eta lan eskubideak eta Hizkuntza aniztasuna eta Euskerea. Arlo bakotxean parte hartzen daben alkarte eta kolektiboen eskuetan dagoz lan testu horreek eztabaidatzeko, eta ondoren, ekarpenak jasoko dira.
Gaur, EH11kolorek jakitera emon dau auzo eta herrietan Euskal Herria anitzerako adostasunak dinamikearen aurkezpenak egingo dituala Tolosan, Irunen eta Oreretan. Ekimenaren alkarlana EH11kolorek eta hiru herrietako udaletxeek eroango dabe aurrera, udal bakotxaren aniztasun teknikariakaz.
EH11kolorek konbita egin dau aurkezpen ekitaldietara joateko eta kultura aniztasunaren eta gure herriaren jatorrien inguruko hausnarketetan, eztabaidetan parte hartuz horreen ganeko adostasuna lortu ahal izateko.