Bartzelonako Euskal Etxeak erakusmahaia dauka Durangoko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abe. 4a, 00:00

 

 

Gaurtik aurrera, abenduaren 8ra bitartean, Durangoko Azokan egongo da Bartzelonako Euskal Etxea, Kanpoan dan Euskal Komunidadearentzako Zuzendaritzeak eta Durangoko Azokeak abiarazo daben programa bati esker. Helburua da azokako bisitarien artean zortzigarren herrialdeko esukaldunen lana eta euskal kultureagazko loturea ezagutzera emotea.

Gure euskal etxea euskal kulturearen plataforma eta erakuslehio da Katalunian, eta gure jaialdi eta jarduerakaz euskal sortzaileei euren lana Bartzelonan ezagutzera emoteko aukerea emotea da gure asmoetako bat adierazo dabe arduradunek. 


Bartzelonako Euskal Etxeak Durangoko Azokan egoteko konbita jaso dau aurten, Eusko Jaurlaritzearen Kanpoan dan Euskal Komunidadearentzako Zuzendaritzeak eta Gerediaga alkarteak diasporea euskal gizartearen aurrean ezagutzera emotea helburu dauen ekimenaren barruan.
 

Bartzelonako Euskal Etxearen standa Eusko Jaurlaritzeak azokan urtero jarten dauen standaren ondoan egongo da. Azken honetan Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzuak plazaratzen dituan liburuak egongo dira salgai, tartean Diasporeari buruzko Urazandi bildumea. Aurten bi ale barri plazaratu dira eta egileak standean egongo dira aleak sinatzen: Exilio Vasco en America, Koldo San Sebastianena eta Vascos en Cuba, William A. Douglass estadubatuarrarena.

 

Osorik irakurri