Nafarroako Urrezko Domina Jimeno Juriori

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abe. 5a, 00:00

Nafarroako Urrezko Dominea Jose Maria Jimeno Jurio historiagile, idazle, etnografo eta ohorezko euskaltzainari emon deutsie. Euskeraren Nazinoarteko Egunean, Elena Aranguren alargunak eta Roldan Jimeno semeak jaso eben, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko egoitzako klaustroan egindako ekitaldian.

Jimeno Jurio 2002ko urriaren 3an hil zan eta hil ondorengo saria emotean, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariak ondokoa nabarmendu gura izan eban: haren eredu personal eta zientifikoak betiko iraungo dau Nafarroako kulturearen sustatzaile nagusietako baten moduan.

Saria jaso ostean, Jose Maria Jimeno Jurioren senideek berba egin eben eta gizon xumea, arrunta zala adierazo eben: ez zan persona harroa, ez eban saririk gura. Haren biografiaren barri be emon eben; besteak beste, memoria historikoaren alorrean egin eban lana ekarri eben gogora: Zure ikerketek emoitzak emoten jarraitzen dabe, eta zenbait lagunek senideak berreskuratu ahal izan ditue zeuk egindako lanari esker.

Osorik irakurri